33. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Egiturazko aldaketa puntuala Baztango Udal Planean.
Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2010eko otsailaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen 13. puntuan:

Lehena. Hasiera batean onestea egiturazko aldaketa puntuala Baztango Udal Planean, Elizondoko AR-1 banaketa eremuaren esparrurako, baita haren dokumentazio osagarria ere. Ciaurriz arkitektoak eta Urralburu legelariak prestatu dituzte, Promociones Zioz, S.L.k sustaturik. Horretarako berariaz irekitako espedientean dago.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau :bon.ean argitaratzen denetik hasita; interesdunen eskura egonen da, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz.

Elizondon, 2010eko otsailaren 25ean.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L1003555