2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AURITZ
Auritzen Etxeko edateko uraren ziklo integrala eta ur beltzen saneamendu sarea erabiltzeko eta kudeatzeko arautegia.
Hasierako onespena
Aurizko Udalak, 2010eko otsailaren 18an egindako osoko bilkuran, Auritzen Etxeko edateko uraren ziklo integrala eta ur beltzen saneamendu sarea erabiltzeko eta kudeatzeko arautegia onetsi zuen hasiera batean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako arautegia idazkaritzan egonen da ikusgai, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ezean behin betiko onetsi eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Auritzen, 2010eko otsailaren 23an.-Alkatea, Jose Irigaray Gil.
Iragarkiaren kodea: L1003692