33. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

Hasierako onespena Aurizko Udalaren Ur
zerbitzuaren tarifen arautegiari

Aurizko Udalak, 2010eko otsailaren 18an egindako osoko bilkuran, Aurizko Udalaren Ur zerbitzuaren tarifen arautegia onetsi zuen hasiera batean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako arautegia idazkaritzan egonen da ikusgai, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ezean ordenantza behin betiko onetsi eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Auritzen, 2010eko otsailaren 23an.-Alkatea, Jose Irigaray Gil.

Iragarkiaren kodea: L1003690