2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTZIBAR
Aldaketa ordenantzan. Behin betiko onespena
Artzibarko Udalak, 2009ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen zabor bilketaren tasa kentzea (2010eko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urtarrilaren 18an).
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretako aldaketa behin betikoz onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Artzin, 2010eko otsailaren 23an.-Alkatea, José Ignacio Videgáin Ibarra.
Iragarkiaren kodea: L1003713