2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANO
Udal zinegotzien ordainsariak
Kontutan izanik Toki Entitateetako kideen dedikazio eta lansariei buruz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erreglamenduko 13. artikuluan xedatutakoa, 17/2004 Foru Legearen 15. artikuluarekin bat eginez.
Aranoko Udalak, 2009ko abenduaren 30ean egindako osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen:
1.-Zinegotzi bakoitzarendako 200euro garbiko ordainsaria onartzea, ohiko udalbatzatara etortzeagatik, betiere 12 bilkura izanik gehienekoa. Zenbateko horretan Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zergaren atxikipenak aplikatu dira, indarrean den legeriak agindu bezala.
2.-Zinegotzien ordainsarien gaineko erabaki honek eragina izango du 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera eta urtero berretsi beharko da.
3.-Aipatutako diru kantitateak urtero egokituko dira, azaroaren 20ko 19/2008 Foru Legearen 3.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.
4.Udaleko oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Aranon, 2009ko abenduaren 30ean.-Alkatea, Iñigo Larrea Perurena.
Iragarkiaren kodea: L1003715