1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sukaldari laguntzaile izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.
Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak uztailaren 4an emandako 112/2008 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren 7.1 oinarrian xedatutakoa betetzeko asmoz (deialdia 2009ko 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 19an), probak gainditu eta deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen. Halaber, 30 egun naturaleko epea ireki zen, izendapena egiteko eskatutako dokumentazioa aurkezteko.
Epea bukatuta eta aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 22an emandako 29/2010 Ebazpenaren bidez, erabaki zen ezinezkoa zela proposatutako izangai bat izendatzea, deialdiaren oinarrietan eskatutako tituluren bat izatea frogatu ez zuelako, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuari agindu zitzaion izendapen proposamen osagarri bat egin eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara zezan.
Deialdiaren 7.4. oinarrian ezarrita dago aurreko atalean aurreikusitako kasuan Nafarroako Administrazio Publikoaren zuzendari kudeatzaileak bajak beteko dituela probak gainditzen dituzten izangaien zerrendan, epaimahaiak bidali beharreko horretan, hurrengoak diren izangaiekin.
Lehen adierazitakoa kontuan harturik, bidezkoa da hasierako izendapena osatzea Ignacio Elarre Larraza jauna sartuz, bera baita probak gainditu dituzten izangaien zerrendan lehenago proposatutako izangaien hurrengoa.
Izendapen proposamen osagarri hau argitaratu eta hurrengo 30 egun naturalean, orain proposatu diren izangaiek deialdiaren 7.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko dute.
Iruñean, 2010eko otsailaren 26an.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.
Iragarkiaren kodea: F1003666