Iragarkia
33. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 15a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Ordenantza fiskaletan tarifak 2010erako eguneratzearren aldaketa egiteko espedientea. Behin betiko onespena
Altsasuko Udalak, 2009ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa ordenantza fiskaletan.
Onespenaren erabakia 2009ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 18an. Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsi da eta xedatu testua osorik argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen hartan, xedatutakoari jarraikiz.
Altsasun, 2010eko otsailaren 18an.-Jarduneko alkatea, Iñaki Miguel Martiarena.
1. ORDENANTZA
Ordenantza fiskala, Ur hornidura eta hustuketaren
tasak arautzen dituena
A) Arauketa:
1.-"Tarifak" izeneko 5. artikuluan honako hau esaten da: "2009ko ekitaldirako tarifak ordenantza honen eranskinean ezarri dira". Artikulua aldatu da eta honela geldituko da: "2010eko ekitaldirako tarifak ordenantza honen eranskinean ezarri dira."
B) 2010eko tarifak.
A epigrafea.-Kontagailua mantentzeko kuota (lauhilekoa).
-Erabilerak:
- Etxebizitzetarako: 1,43 euro.
- Merkataritza/ostalaritzakoa: 2,75 euro.
- Industria: 4,17 euro.
Beheko solairuetako lokalak, merkataritzakoak ez badira, etxebizitzarako erabilera dutela kontsideratuko da.
B epigrafea.-Ur kontsumoaren tasa.
-Tarifa mota:
- Etxebizitzetarako:
- Kontsumoa, 55 m3arte: 0,37 euro/m3.
- Kontsumoa, 55 m³tik gora: 0,42 euro/m3.
- Merkataritza/ostalaritzakoa: 0,47 euro/m3.
- Industria: 0,57 euro/m3.
C epigrafea.-Kontagailuak/Hargunea/Hustubideak.
C.1. Kontagailuak:
Kontagailuaren prezioa kalkulatzeko, erosketaren kostuari gehitu behar zaio hura paratzeko Udaleko langileek egin beharreko lanari dagokiona.
C0,2. Hargunea:
-Kontzeptua:
- Etxekoa: 55,46 euro.
- Industria: 93,03 euro.
C0,3. Hustubideak:
-Kontzeptua:
- Etxekoa: 55,46 euro.
- Industria: 93,03 euro.
Obretarako ur tasak, hargunekoak nahiz kontsumoari dagozkionak, ordenantza honetan industriakoentzat ezarrita daudenen araberakoak izanen dira.
2. ORDENANTZA
Ordenantza, Estolderia zerbitzuak emateko tasak arautzen dituena
TARIFEN ERANSKINA
A epigrafea.-Kontagailua mantentzeko kuota (lauhilekoa).
-Erabilerak:
- Etxebizitzetarako: 1,43 euro.
- Merkataritza/ostalaritzakoa: 2,75 euro.
- Industria: 4,17 euro.
Beheko solairuetako lokalak, merkataritzakoak ez badira, etxebizitzarako erabilera dutela kontsideratuko da.
B epigrafea.-Ur kontsumoaren tasa (lauhilekoa):.
-Tarifa mota:
- Etxebizitzetarako:
- Kontsumoa, 55 m3arte: 0,37 euro/m3.
- Kontsumoa, 55 m³tik gora3: 0,42 euro/m3.
- Merkataritza/ostalaritzakoa: 0,47 euro/m3.
- Industria: 0,57 euro/m3.
C epigrafea.-Kontagailuak/Hargunea/Hustubideak.
C.1. Kontagailuak:
Kontagailuaren prezioa kalkulatzeko, erosketaren kostuari gehitu behar zaio hura paratzeko Udaleko langileek egin beharreko lanari dagokiona.
C.2. Hargunea:
-Kontzeptua:
- Etxekoa: 55,46 euro.
- Industria: 93,03 euro.
C.3. Hustubideak:
-Kontzeptua:
- Etxekoa: 55,46 euro.
- Industria: 93,03 euro.
Obretarako ur tasak, hargunekoak nahiz kontsumoari dagozkionak, ordenantza honetan industriakoentzat ezarrita daudenen araberakoak izanen dira.
3. ORDENANTZA
Ordenantza, Agiriak luzatu eta tramitatzeko
tasak arautzen dituen ordenantza
TARIFEN ERANSKINA
KONTZEPTUA | 2010 |
Urteko ziurtagiriak | 1,00 |
Gainerako ziurtagiriak | 2,00 |
Lanordua/zatikia | 7,75 |
Fotokopiak: | |
-A4 | 0,10 |
-A3 | 0,40 |
Funtzionatzeko lizentzia. Behin-behineko instalazioa | 23,24 |
Hirigintzako txostenak | 4,13 |
Katastroko txostenak | 4,13 |
Hirigintzako zedulak | - |
Ordenagailuko zerrendak | 0,72/orrialdea |
Udaltzaingoaren txostenak | 4,15 |
Minusbaliatuaren txartela plastifikatzea | 1,55 |
Udaltzaingoaren txosten argazkiduna | 7,25 |
Atestatuak | 33,10 |
Sinometria eta txostena | 32,00 |
Udal Planaren kopiak CDan | 10,35 |
Lurzatien gaineko zedulak | 1,00 |
Konpultsak | 0,10 euro/dokumentua* |
Zakur arriskutsuen lizentzia tramitatzea | 38 euro |
-Salbuespena: 012 Infolocal zerbitzuaren bitartez eskatutako ziurtagiriak. -Doako konpultsak, Udalarenak diren edo Udalera doazen agirienak. | |
4. ORDENANTZA
Ordenantza fiskala, Herrilarreen aprobetxamendu ordainduen tasak arautzen dituena
2010EKO TARIFAK
Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 27. artikuluarekin bat:
a) Urtebetetik gorako aprobetxamenduetarako: baldintzen agirian finkatutako KPIaren arabera goitituko dira.
b) Nekazaritza, abeltzaintza edo oihangintzako aprobetxamendurako: nekazari edo abeltzainek hartzen dituzten prezioen aldaketaren arabera eguneratuko da saria.
5. ORDENANTZA
Ordenantza, Udalaren makineria, ibilgailuak, lanabesak eta bestelako elementuak uzteko prezio publikoak arautzen dituena
TARIFEN ERANSKINA
I. epigrafea.-Langileak.
-Ofizialaren kostua: 23,57 euro/ordua.
-Peoiaren kostua: 15,06 euro/ordua.
Kontzeptu honengatik aplikatu beharreko tarifak zerbitzua egiten den garaian indarra duten soldatei dagozkienak izanen dira, gehi %50, osasun laguntzagatik, Montepioari Udalak egiten dion ekarpenagatik eta pentsioengatik.
Kontzeptu honengatik aplikatu beharreko tarifak Udalak erabilitako materialak erosi edo lortu prezioan kitatuko dira, Balio Erantsiaren gaineko Zerga barne, eta hornitzaileen fakturak hartuko dira oinarritzat.
II. epigrafea.-Materialak.
Kontzeptu honengatik aplikatu beharreko tarifak Udalak erabilitako materialak erosi edo lortu prezioan kitatuko dira, Balio Erantsiaren gaineko Zerga barne, eta hornitzaileen fakturak hartuko dira oinarritzat.
III. epigrafea.-Ibilgailuak, makineriak.
KONTZEPTUA | 2010 |
Kamioi baskulagarria | 49,40 |
Zapalgailua | 49,40 |
Konpresoreak | 79,25 |
Motor ureztatzailea | 18,65 |
Kolektoreetarako moto-ponpa | 27,95 |
Pala | 41,95 |
Kaleak garbitzeko makina | 39,70 |
Segamakina | 19,70 |
Suhiltzaile zerbitzuko mangera | 4,20 |
Dumperra | 31,95 |
Areketako makina | 18,05 |
Garabia erabiliz ibilgailua kentzea | 67,80 |
Zepoak jartzea eta kentzea | 33,90 |
Ibilgailutik zepoa kentzea | 32,05 |
IV. epigrafea.-Oholtzak eta bestelakoak:
A.-Oholtza:
160,00 euro/eguna + 612 euroko fidantza.
b.-Soinu ekipo mugigarria:
Fidantza: 63,28 euro.
Tasa: 67,50 euro/eguna. (Salbuetsirik daude Altsasun dauden kultur, hezkuntza, kirol edo gizarte entitateak).
VI. epigrafea.-Ur biltontziak betetzea:
tasa finkoa (gutxienekoa) 36,60 euro (2010. urtea).
6. ORDENANTZA
Ordenantza, Ordezko betearazpenen tasak eta betearazpen aginduenak arautzen dituena
A) Kostuak: erabileraren arabera.
7. ORDENANTZA
Ordenantza, Erabilera publikoko lurretan zangak egiteko eta eremu publikoaren zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituena
ERANSKINA, TARIFAK ETA FIDANTZAK
I. epigrafea.-Zangak irekitzea.
1.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzaren sorrarazpena izanen da:
-Kontzeptua:
- Harrizko zoladura duten lekuetan: 12,90 euro.
- Zoladura orokorra duten lekuetan: 10,35 euro.
- Zola eman gabeko lekuetan: 6,20 euro.
1.2. Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa bada, metro luze bakoitzak honenbesteko sorrarazpena du:
-Kontzeptua:
- Harrizko zoladura duten lekuetan: 10,65 euro.
- Zoladura orokorra duten lekuetan: 10,40 euro.
- Zola eman gabeko lekuetan: 7,25 euro.
1.3. Zanga irekitzeagatik, dela osorik, dela norabide bat edo bide nahiz zati nagusi bat, ibilgailuei bidea itxi behar bazaie, aurreko epigrafeetako tarifei %20 gehituko zaie.
II. epigrafea.-Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea:
-Metro lineal bakoitzagatik, alderik handienean: 31,05 euro (2010. urtean).
8. ORDENANTZA
Ordenantza, Zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupean egiten dituzten aprobetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituena
TARIFAK
Tarifak (hitzarmen bidez mantentzen dira)
Zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresei tarifa mota hauek aplikatuko zaizkie: udal mugapearen barnean eskuratzen dituzten dirusarrera gordinen gaineko tasa argindar enpresei (%1,5) eta Telefonicari (%1,9), eta okupatzen dituen metro linealen araberakoa Enagasi.
9. ORDENANTZA
Ordenantza, Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituena
II. ERANSKINA
I. epigrafea.-Zoruko aprobetxamendu bereziak.
A) Kontzeptua:
-Mahaiak, aulkiak eta mahaitxoak: 10,40 euro.
-Merkatuak eta txosnak, etab.
- Denboraldiak:
- Urtean: 362,10 euro.
- Eguna: 5,65 euro.
-Fidantza: 150,00 euro.
B) Festa eta feria egunetan bide publikoa okupatzeagatik sortzen diren tasei aplikatu behar zaizkie 2009an kobratutako zenbatekoak, eta Festa Batzordearen esku uzten da zenbatekoak, postu kopurua, motak eta kokalekua aldatzeko aukera.
1-3. Bestelako aprobetxamenduak.
-Kontzeptua:
- Aldamioak, garabiak, edukiontziak eta abar: 0,10 euro.
- Toldoak: 5,20 euro.
- Kioskoak: 31,00 euro.
- Saltokia, nekazaritzako elikagaien ferian: 11,30 euro.
- Tabernetako barrak metro lineala/eguna 5,65 euro.
-Minusbaliatuak salbuetsirik.
-Fidantza: 150,00 euro.
%20ko hobaria ezarri da, gizarte, kultur eta kirol erakundeendako, nahiz eta dagokion batzordeak erabakiko duen une bakoitzean eskaerak gizarte, kultur eta kirol izaerarik duen.
II. epigrafea.-Zorupeko aprobetxamendu bereziak.
KONTZEPTUA | 2010 |
Paraturiko biltontzi bakoitzeko (10.000 litro bitarte). | 50,75 |
Paraturiko biltontzi bakoitzeko (10.000 litrotik gora). | 102,75 |
Gasa banatzeko sare orokorrak paratu eta aprobetxatzea | 5,20 |
Gainerako aprobetxamendua | 0,10 |
Gasontziei dagokienez, aurreko tasak aplikatuko dira, m³/litroak erlazioari dagokionaren arabera.
IV. epigrafea.-Gutxieneko eskubideak.
Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutxieneko zenbateko haietatik beheitikoak badira, honako hauek ordaindu beharko dira:
-Kontzeptua:
- Aldamioak: 20,65 euro.
- Hesiak: 20,65 euro.
- Bestelako aprobetxamenduak: 13,80 euro.
V. epigrafea.-Gainerako aprobetxamendua.
Kuota: 10,35etik 50,35 euro bitarte. 2010. urtea
10. ORDENANTZA
Ordenantza fiskala, Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituena
2. ERANSKINA
I. epigrafea.-Saltokiak, bulegoak etab.
A) Jarduera espedientea behar dutenak.
KONTZEPTUA | 2010 |
1. baremoa | 11,70 |
2. baremoa | 10,35 |
3. baremoa | 8,80 |
4. baremoa | 6,85 |
5. baremoa | 5,50 |
6. baremoa | 3,60 |
B) Jarduera espedientea behar ez dutenak. Aurreko zenbatekoak %50 merkeago
II. epigrafea.-Industriak, lantegiak, biltegiak.
KONTZEPTUA | 2010 |
Lehen 50 metroak | 6,00 |
50etik 100 metrora | 4,40 |
100dik 200 metrora | 2,95 |
200dik 300 metrora | 1,60 |
300dik aurrera | 0,70 |
III. epigrafea.-Pertsonen arteko aldaketak, ordainduak diren kasuan. %50eko murrizketa.
IV. epigrafea.-Lehengo irekiera lizentzien egokitzapenak; egokitzapen aurrekontuaren %2,4.
Oharra.-I-IV epigrafeetako tarifak aplikatzetik lortzen diren zenbatekoei erantsiko zaizkie Namainsa enpresaren kostuak, lizentzia emateko txostenak prestatzen baititu enpresa horrek.
Azken emaitza izanen da eskatzaileak ordaindu beharreko tasa.
11. ORDENANTZA
Ordenantza fiskala, Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko prezio publikoak arautzen dituena
Tarifen ERANSKINA
Plakaren prezioa: 51,65 euro (2010. urtea).
Prezioa aldatzen ahal da, baldin eta Udalari finkatutako zenbateko hori baino gehiago kostatzen bazaio.
B) B kasua: Pasabideko lizentziak.
-Kontzeptua:
- Ibilgailu bakoitzeko: 4,85 euro.
- Metro lineala: 9,80 euro.
C) Gutxieneko kuotak.
-Kontzeptua:
- Garaje pribatuendako gutxieneko kuota: 24,50 euro.
- Lantegiendako gutxieneko kuota: 48,85 euro.
D) Lekua erreserbatzea.
-Kontzeptua:
- Euro/metroa: 14,65 euro.
12. ORDENANTZA
Ordenantza fiskala, Lizentziak eman eta hirigintzako beste jarduketetarako tasak arautzen dituena
TARIFEN ERANSKINA
1. epigrafea.-Antolamendurako plan partzial edo berezien izapidaketa.
Espedienteak tramitatu eta ebazteko tasak plan bakoitzean hartutako lurzoruaren azaleraren arabera likidatuko dira, ondoko eskalaren arabera likidatu ere:
KONTZEPTUA | 2010 |
5 hektarea bitarte | 0,05 |
5etik 10 hektarea bitarteko soberakoa | 0,05 |
10etik 25 hektarea bitarteko soberakoa | 0,04 |
25etik 50 hektarea bitarteko soberakoa | 0,04 |
50etik 100 hektarea bitarteko soberakoa | 0,03 |
100 baino gehiagoko soberakoa | 0,03 |
II. epigrafea.-Plan partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun azterlanak tramitatzea.
Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen %50 izanen dira.
III. epigrafea.-Antolamendurako planen aurrerapen edo aurreproiektuen tramitazioa.
Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen %25 izanen dira.
IV. epigrafea.-Birzatiketen eta banantzeen tramitazioa.
IV-A) Espediente bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak azaleraren edo aprobetxamendu osotik ateratzen den bolumen eraikigarriaren heinean likidatuko dira, tarifa hauei jarraikiz:
-Kontzeptua:
- m² eraikigarri bakoitzeko: 0,10 euro.
IV-B) Birzatiketen aldaketak tramitatzea:
Tarifak, IV- A) epigrafean ezarritakoen %50 izanen dira.
IV-C) Tasak, hirigintzako lurzatiketak, landa finken banantze eta zatiketa tramitatu eta ebazteagatik;
-Kontzeptua:
- Jatorrizko finkatik banandutako m² bakoitzeko 0,05 euro.
V. epigrafea.-Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak tramitatzea.
Tasak proiektuaren kostuaren arabera likidatuko dira, eta karga tasa %1 izanen da.
VI. epigrafea.-Obra lizentziak eta finken itxiturak.
Obra lizentziaren tasa, honako tarifa hauen arabera likidatuko da:
-Obra txikiak (lizentzia laburtua):
- Kontzeptua:
- 6.010,12 eurora bitarte: 4,20 euro.
6010,12 eurotik goiti: %0,8, obraren aurrekontuaren arabera, gehieneko zenbatekoa izanik obra handietarako tarte bakoitzean finkatutakoa.
-Obra handiak (obraren kostu egiazko eta efektiboaren arabera):
KONTZEPTUA | 2010 |
120.202,42 euro bitarte | 88,25 |
120.202,42tik 240.404,84 euro bitarte | 148,15 |
240.44,84tik 601.012,10 euro bitarte | 204,80 |
601.012,11 eurotik goiti | 264,75 |
-Finkak ixtearen eta 3. artikuluaren l), m), n) eta ñ) letretan ezarritako jarduketen tasa likidatuko da guztirako kostuaren arabera, haren %0,8 izanik karga-tasa.
-Tasa ordaintzetik salbuetsirik daude zorupean egindako jarduketak eta lurren mugimenduei dagozkienak, hartarako lizentzia eskaturik egiten direnak.
VII. epigrafea.-Fuel-olio biltontziak edo antzekoak paratzeko lizentzia.
Obra bat egiterakoan, fuel-olio biltontzi bat edo antzeko zerbait paratzen bada, aurrekontuaren arabera likidatzen diren tasei gehitu beharko zaizkie kopuru hauek:
KONTZEPTUA | 2010 |
Tangak, 5000 litro bitarte | 98,05 |
5.001 litrotik 10.000 litrora bitartekoak. | 146,65 |
10001 litrotik 15000 litrora bitartekoak. | 194,75 |
15.000 litrotik goiti, soberako 1.000 litrotik | 9,35 |
VIII. epigrafea.-Arbolak botatzeko lizentziak.
Obra bat egiteko edo hirigintzako jarduketa bat garatzeko beharrezkoa bada arbolaren bat botatzea, tasei kopuru hauek gehitu beharko zaizkie:
-Kontzeptua:
- Bota beharreko jabetza publikoko arbola bakoitzeko: 41,75 euro.
- Bota beharreko jabetza pribatuko arbola bakoitzeko: 14,00 euro.
IX. epigrafea.-Behin-behineko lizentziak.
Ezarritako tarifa arrunten halako bi egiten duen kopuru bat sortuko dute.
X. epigrafea.-Obrak prestatzeko behin-behineko baimenak.
Baimen bakoitzak 15,30 euroko tasa sorraraziko du urtean (2008). Jakinarazpena aurreratzeko baimenengatik ez da ordaindu beharko. Kasu horietan, eskatuko da aldez aurretik ordaintzeko likidatutako tasak.
XI. epigrafea.-Lehen aldiz okupatzeko lizentziak.
KONTZEPTUA | 2010 |
500 m² bitarte lehen aldiz okupatzeko | 0,25 |
500dik 3.000 m²-ra bitarte | 0,12 |
3.000 m²-tik goiti | 0,10 |
XII. epigrafea.-Gutxieneko eskubideak.
Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutxieneko zenbateko haietatik beheitikoak badira, honako hauek ordaindu beharko dira:
KONTZEPTUA | 2010 |
Plan partzialak edo bereziak tramitatzea | 360,00 |
Plan Partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun azterlanak tramitatzea | 180,65 |
Antolamendu planen aurrerapenak edo aurreproiektuak tramitatzea | 89,10 |
Lurzatiketak (lurzati bakoitzeko) | 42,15 |
Birzatiketak | 360,05 |
Finketako itxiturak | 32,80 |
Banantzeak: ondoriozko lurzati bakoitzeko | 43,00 |
Oharra.-I.etik XII. epigraferainoko tarifak aplikatzetik lortzen diren zenbatekoei erantsiko zaizkie Namainsa enpresaren kostuak, lizentzia emateko txostenak prestatzen baititu enpresa horrek.
Azken emaitza izanen da eskatzaileak ordaindu beharreko tasa.
13. ORDENANTZA
Ordenantza fiskala, Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duena
ARAUKETA
Zerga oinarria, kuota eta sorrarazpena
7. artikulua. Zerga hau eraikina, instalazioa edo obra hasten delarik sorrarazten da, hartarako hirigintzako edo obrako lizentziarik lortu ez bada ere.
8. artikulua. 1. Zerga-oinarria eraikin, instalazio edo obraren kostu erreal eta benetakoa da.
2. Aurreko zenbaki horretan xedatutakoaren ondorioetarako, kostu erreal eta benetakoa zehaztuko da dagokion Elkargo Ofizialak aurkeztutako aurrekontu ikus-onetsiaren arabera edo exekuzio proiektuaren arabera, udal teknikariek aurreikusten dutenari jarraikiz. Kostu erreal eta benetakoa izanen da exekuzio materialari dagokiona, eta horren zati ez dira ez balio erantsia, ez tokiko tributuak edota prezio publikoak eta tokiko izaera publikoko ondareko gainerako prestazioak, horiek eraikuntza, instalazio edo obra alorrekoak badira, ez eta profesionalen ordainsaria, kontratistaren enpresa-mozkina edo beste edozein kontzeptu, hori obra gauzatzeko kostuan hertsiki sartzen ez bada.
3. Barne berrikuntzak badira eraikinen barreneko egitura aldatzen ez dutenak eta obra gauzatzeko aurrekontua 2.000 eurokoa edo gutxiagokoa bada, gutxieneko kuota ordainaraziko da eta zenbateko horretatik goitik karga-tasa aplikatuz kalkulatuko da kuota, betiere behin betiko likidazioaz gain, hori eraikuntza, instalazio edo obraren kostu erreal eta benetakoaren arabera kalkulatuko baita.
Zerga honen kuota izanen da zerga-oinarriari karga-tasa aplikatu ondokoa. Karga-tasa %3,66koa izanen da. Gutxieneko kuota ezartzen da, 73 eurokoa.
14. ORDENANTZA
Ordenantza fiskala, Hilerria erabiltzeko tasak arautzen dituena
TARIFEN ERANSKINA
-Kontzeptua:
- Nitxoak alokatzeko eskubidea (10 urte): 389,85 euro.
- Panteoiak eta hilobiak: 39,50 euro.
- Panteoiaren kontzesioa, 10 urtez: 780,80 euro.
- Kolunbarioak: 74,80 euro.
16. ORDENANTZA
Ordenantza, Udal ludotekako zerbitzua erabiltzeko tasa arautzen duena
TARIFEN ERANSKINA
A) Ludotekara joatea.
Prezioa. Urte bakoitzean aplikatu beharreko tarifak honela xehatuko dira:
-Kontzeptua:
- Izena ematea astean saio baterako: 24,55 euro.
- Izena ematea astean bi saiotarako: 45,95 euro.
Tarifak 3 euro murriztuko dira bi seme-alaba baino gehiago dituzten familiendako:
Kuota berezia: 8tik 12 urte bitarteko haurrendako, 5 euroko ordainketa ezarri da, baita txartel bat ere, sarbiderako.
B) Jostailuen mailegua.
1.-Bazkideak: doan. Nahitaezkoa da kuoten ordainketa eguneratua izatea.
2.-Kide ez direnak: 2 euro/jostailua.
19. ORDENANTZA
Udalaren lokalak erabiltzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak ezartzen dituen araua
TARIFEN ERANSKINA
1.-Gure-Etxeako tarifak.
ARETOAK | 2010EKO TARIFAK, JAIEGUNAK | 2010EKO TARIFAK | ||
4 h | 8 h | 4 h | 8 h | |
Gela | 13,65 | 26,20 | 12,55 | 25,10 |
Erakusketa aretoa | 20,20 | 29,20 | 19,05 | 38,10 |
SALBUESPENAK
A.-Altsasun finkaturiko kultur, hezkuntza, kirol edo gizarte entitateek antolatzen dituzten doako jarduerak, instalazioko ohiko ordutegiari egokitzen bazaizkio.
B.-Altsasuko Udalak komenigarri iruditzen zaizkion salbuespenak erabaki ahalko ditu, eskatzaileak kultur, gizarte edo ongintzaren aldetik duen interesari erreparatuta.
2.-Iortia Kultur Etxeko tarifak.
2.1. Alokairua mintzaldi, mintegi, muntaia eta gisako jardueretarako, laguntza teknikoa behar ez dutenean. Alokairuaren barnean sartzen da megafonia zerbitzua (gehienez ere mikrofono bat), ikus-entzunezko materiala, argien kontrola eta aretoaren garbiketa.
ARETOA | 2010EKO TARIFAK | 2010EKO JAIEGUNAK | |
Areto handia | Geh. 4h | 181,95 | 235,30 |
Geh. 8h | 301,80 | 392,25 | |
Areto txikia | Geh. 2h | 60,90 | 79,00 |
Areto txikia | Geh. 4h | 120,90 | 156,90 |
Geh. 8h | 204,80 | 267,05 | |
Erabilera anitzeko aretoa | Geh. 4h | 90,45 | 120,90 |
Geh. 8h | 120,90 | 156,90 | |
Erakusketa aretoa | Geh: 4h. | (euro/eguna) 13,82 | |
Geh: 8 h. | euro/eguna 27,65 |
TARIFA BEREZIAK
a) Altsasun finkaturiko kultur, hezkuntza, kirol edo gizarte entitateek antolatzen dituzten doako jarduerek, instalazioko ohiko ordutegitik kanpora egiten badira, %20ko hobaria izanen dute.
b) Altsasun finkaturiko kultur, hezkuntza, kirol edo gizarte entitateek antolatzen dituzten gainerako jarduerek, instalazioko ohiko ordutegitik kanpora egiten badira, %25eko hobaria izanen dute.
2.1.2. Salbuespenak.
a) Altsasun finkaturiko kultur, hezkuntza, kirol edo gizarte entitateek antolatzen dituzten doako jarduerak, instalazioko ohiko ordutegiari egokitzen bazaizkio.
b) Altsasuko Udalak komenigarri iruditzen zaizkion salbuespenak erabaki ahalko ditu, eskatzaileak kultur, gizarte edo ongintzaren aldetik duen interesari erreparatuta.
2.2. Musika edo antzerki emanaldietarako, kontzertuetarako, errezitaldietarako edo gisakoetarako alokairua, soinuztapeneko edo argiztapeneko ekipo teknikoak edota zinea proiektatzekoa behar badute, kamerinoak erabiltzeko eskubidea barne.
ARETOA | 2010EKO TARIFAK | 2010EKO JAIEGUNAK | |
Areto handia | Geh. 4h | 350,80 | 420,55 |
Geh. 8h | 812,05 | 614,50 |
2.2.1. Tarifa bereziak.
a) Altsasun finkaturiko kultur, hezkuntza, kirol edo gizarte entitateek antolatzen dituzten doako jarduerek %20ko murriztapena izanen dute tarifetan.
b) Altsasun finkaturiko kultur, hezkuntza, kirol edo gizarte entitateek antolatzen dituzten gainerako jarduerek %25eko murriztapena izanen dute tarifetan.
2.2.2. Salbuespenak.
a) Altsasun finkaturiko kultur, hezkuntza, kirol edo gizarte entitateek antolatzen dituzten jarduerak, irabazteko asmorik ez badute.
b) Altsasuko Udalak komenigarri iruditzen zaizkion salbuespenak erabaki ahalko ditu, eskatzaileak kultur, gizarte edo ongintzaren aldetik duen interesari erreparatuta.
3.-Kirol instalazioak.
KONTZEPTUA | 2010 |
Zelandi kiroldegia: | |
-Ordua/pista osoa | 24,55 |
-Ordua/modulua | 8,75 |
-Egun osoa | 218,45 |
Zelandi pilotalekua: | |
-Ordua argiarekin | 8,75 |
-Ordua argirik gabe | 4,40 |
-Egun osoa | 70,80 |
Burunda pilotalekua: | |
-Ordua argiarekin | 12,00 |
-Ordua argirik gabe | 5,40 |
-Ikuskizunak | 188,50 |
Garbitokiko gimnasioa (ordua) | 6,70 |
Mojetako gimnasioa (ordua) | 6,70 |
Dantzalekuko hareazko zelaia (ordua) | 33,75 |
Atletismo pistak, dutxa, argia eta guzti (urtea) | 34,85 |
Atletismo pistak, dutxarik gabe eta argiarekin futboleko entrenamendurako (ezarritako ordutegia) | doan |
Belarrezko zelaiak | - |
Instalazioak alokatzeko tarifaren barnean ez da sartzen kirol materiala lagatzea, ezta zelaien markatzea ere; aldiz, instalazioak aldagelak baditu, horiek erabiltzeko eskubidea barne da.
TARIFA BEREZIAK
-Instalazioa denboraldi osorako erreserbatzen duten erabiltzaile berriei %20ko deskontua eginen zaie erreserbaren lehen urtean.
-Altsasun finkaturiko kirol entitate (klubak) eta kultur entitateei %40 merkeago kobratuko zaie ordu eta instalazioen prezioa, beren entrenamendu eta ohiko jardueretarako.
-Instalazioa erabiltzen duten 25 urtetik beherakoek %20 merkeago ordainduko dute.
Deskontuak ez dira bateragarriak.
25 urtetik beherakotzat hartua izateko taldea osatzen duten bi herenek 25 urte baino gutxiago izan beharko dituzte.
SALBUESPENAK
Altsasun finkaturiko kirol, kultur edo gizarte entitateek antolatzen dituzten doako kirol lehiaketa eta ikuskizunak, instalazioko ohiko ordutegiari egokitzen bazaizkio eta Altsasuko Udalarekin lankidetza hitzarmenak badituzte.
Altsasuko Udalak komenigarri iruditzen zaizkion salbuespenak erabaki ahalko ditu, eskatzaileak kultur, gizarte edo ongintzaren aldetik duen interesari erreparatuta.
Fidantzak, kirolaz besteko erabilera eta ohiz kanpoko kirol erabilera:
-Kiroldegia, egun osoa, irabazteko asmoz erabiliz gero: 163,20 euro.
-Gainerako instalazioen alokairua, irabazteko asmorik gabe erabiliz gero: 98,15 euro.
-Gainerako instalazioen alokairua kirolaz besteko ikuskizunetarako, irabazteko asmoz erabiliz gero: 163,20 euro.
-Megafoniaren erabilpena: 98,15 euro.
-Markagailu elektronikoa erabiltzea: 98,15 euro.
20. ORDENANTZA
Kamioiendako aparkalekua erabiltzeko prezio publikoak finkatzeko araua eta kontzeptu horren gaineko prezioen ezarpena
Plaza: 252,00 euro urtean.
Aipatu prezioak dagokien BEZarekin igoko dira.
21. ORDENANTZA
Sarrera, izen emate eta/edo matrikulen prezio publikoak,
Udalak antolatzen dituen kultur, kirol edo gizarte arloko programa
eta jardueretan
II. epigrafea.-Kultur jarduerak:
II.1. Zinema:
-Sarreraren prezioa, oro har: 5,00 euro.
-Haurrendako zinearen prezioa: 2,50 euro.
-Zine klubeko saioen prezioa: 4,00 euro.
II.2. Zuzeneko ikuskizunak:
-Ikuskizun profesionaletako sarrera: 2 eurotik 30 eurora bitarte.
-Amateurren ikuskizunetako edo hirugarrenek antolatu ikuskizunetako sarrera: 0 eurotik 30 eurora bitarte.
II.3. Elkartekideen kuota:
a) Iortiako bazkideak:
1.-Helduen kuota, urtekoa: 25,00 euro.
2.-Gazteen kuota, urtekoa (13-25): 20,00 euro.
3.-Haurren kuota, urtekoa: 10,00 euro.
4.-Familien abonamendua: familia bateko 2 bazkidetik aurrera (zuzeneko ahaideak) bazkide bakoitzak ordainduko duen kuota: 8,00 euro.
b) Merkatzeak, zuzeneko ikuskizunetan.
-Elkartekideak: sarreraren prezioaren %20.
-Elkartekide gazteak: %50.
-Haurrak: %20.
Iragarkiaren kodea: L1003228
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
