2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLIN
Aldaketa xehakatua Udal Planean. Behin betiko onespena
Allin ibarreko Udalak, 2009ko azaroaren 4an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Udal Planeko aldaketa xehakatuko aldaketa, Artabiako 10. poligonoko 51. lurzatiari dagokiona, José Ignacio Enciso Sanguesa jaunak sustatua.
Argitaratzen da orok jakin dezan eta ohartarazten da ezen erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko dela, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa para daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Allinen, 2010eko otsailaren 22an.-Alkatea, M.ª Ascensión Gárriz Ripa.
Iragarkiaren kodea: L1003678