2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
UHARTE
Deialdia, Uharteko Udalaren Gaztelekuko sustatzaile
izateko bi lanpostu, oposizio-lehiaketa bidez, aldi baterako
eta lanaldi partzialean betetzeko
1. oinarria.-Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen xedea da Uharteko Udalaren Gaztelekuko sustatzaile izateko bi lanpostu, oposizio-lehiaketa bidez, aldi baterako eta lanaldi partzialean betetzea, lanpostua jabetzan bete arte, hala gertatzen bada.
Probak gainditurik ere lanposturik erdietsi ez dutenekin langileen zerrenda eginen da, ordezko aritzeko, aldi baterako kontratazioen bidez, eritasuneko baimenak, oporrak etab. gertatzen direnean.
1.2. Lanpostuak C mailako ordainsariak izanen ditu eta betetzen duena aldi baterako lan-kontratatua izanen da, jabetza hartzen duenetik.
1.3. Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da. Hasiera batean bi lanaldi eredu izanen dira, administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahal dituztenak:
-a) eredua: Udaleko plantillarendako urtero ezarritako lanaldiaren %68,96. Gaztelekuaren ordutegia: astelehenetik ortzegunera, 17:00etatik 21:00etara. Ortziraletan eta jaiegunen bezperetan, 17:00etatik 22:00etara.
-b) eredua: Udaleko plantillarendako urtero ezarritako lanaldiaren %38,14. Gaztelekuaren ordutegia: larunbatetan,11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 22:00etara. Igande eta jaiegunetan,17:00etatik 22:00etara.
Gaztelekuan zerbitzu egitetik kanpoko orduak, lanaldia osatu bitarte, koordinazio lanetarako eta ustekabeetarako izanen dira.
1.4. Izangai izendatuak Uharten bizi beharko du, eta horretarako udal mugape horretan finkatuko du, egiazki, bere bizilekua.
2. oinarria.-Eginkizunak.
2.1. Hona hemen egin beharreko eginkizunak:
a) Uharteko Gaztelekuan edo Gaztelekutik egiten diren programak betetzea.
1) Gazteek parte hartzeko programa.
2) Hezkuntza-Prebentzio-Esku-hartze programa.
3) Aisia eta astialdirako programa.
4) Informazio programa.
b) Gazteria arloko teknikariarekin harreman estuan lan egitea.
c) Uharteko gazteek Gaztelekuan proposatzen dituzten ekimenak biltzea.
d) Uharteko gazteendako interesgarriak izan daitezkeen jarduera guztietan parte hartzea: aisia osasungarria helburu dutenak, kirol arlokoak, arte gaztearekin bere alderdi guztietan ikusteko duten kultur jarduerak: musika, ikus-entzunezkoak, dantza, antzerkia, arte plastikoak etab.
e) Gazteen partaidetza bulkatzea Gaztelekuko programa eta jardueren antolaketa eta kudeaketan.
f) Gaztelekuko jardueren zabalkunde edo sustapena.
g) Proiektuak eta txostenak prestatzen, diru-laguntzak eskatzen eta abarretan laguntzea, Uharteko Gaztelekua biziarazteko.
h) "Espazioen lagapena" zerbitzutik heldu den lana egitea: laga beharreko espazioen eskaeren kontrola, espazioen eta ekipamenduen kontrola etab.
i) Gaztelekuaren beheko solairuan dagoen ziber-espazioa gobernatu eta biziaraztea.
j) Etxezain lanak: aretoak ireki eta ixtea eta beheko solairuan dagoen litxarreria makina kudeatzea.
k) Udaleko Gazteria Alorrean antolatzen diren gainerako programa eta jardueretan laguntzea, Gaztelekuan gauzatzen badira.
l) Aipatu eginkizunak betetzeko behar diren zerbitzu eta teknikariekiko koordinazioa.
m) Dagozkien lanpostu, titulazio eta mailarekin bat Udalak manatzen dizkien gainerakoak.
3. oinarria.-Izangaiek bete behar dituzten baldintzak.
3.1. Oposizioan onartuak izateko, izangaiek eskabideak aurkezteko epea bururatzen den egunerako ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Nazionalitate espainiarra edo bertze edozein estatutakoa izatea, abenduaren 29ko 27/1994 Foru Legeak bere 1. artikuluan aipatzen direnetarik eta bertan ezartzen diren baldintzetan.
b) Adinez nagusia izatea.
c) Eskaerak aurkezteko epea burutzen den egunean Goi Mailako Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokidea izatea edo eskuratzeko baldintzetan egotea.
d) Euskarazko 2. hizkuntza eskakizuna edo, bertzenaz, titulu baliokide edo goragokoa izatea. Frogatu beharko du Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidea den titulua aurkeztuta; bertzenaz, proba bat gainditu beharko da, izangaiaren hizkuntza maila behar adinakoa dela egiaztatzeko.
e) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.
f) Eginkizun publikoak betetzeko gabetua edo desgaitua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezia ez izatea.
3.2. Lanpostua eskuratzen duten izangaiek baldintza horiek betetzen dituztela frogatu beharko dute, deialdi honetako hamargarren oinarrian ezartzen diren epean eta moduan. Baldintzak bete beharko dituzte, hain zuzen ere, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta horien jabe beharko dute izan oposizioaldiak dirauen bitartean eta izendapena egiten den arte.
4. oinarria.-Eskabideak.
4.1. Eskabideak Uharteko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturalen barrenean. Aipatu eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduaren arabera bete beharko dira eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako.
4.2. Eskabideak deialdian argitaratzen den ereduari lotuko zaizkio eta dokumentazio hau erantsiko zaie:
a) Nortasun Agiri Nazionalaren edo nortasun agiri baliokidearen fotokopia konpultsatua.
b) Deialdi honetako 3.1 atalean eskatzen diren baldintzen jabe dela ziurtatzen duten agirien fotokopia konpultsatua.
c) Lehiaketan baloratzen ahal diren merezimenduen fotokopia konpultsatuak.
5. oinarria.-Epaimahaia.
5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:
-Mahaiburua: Javier Basterra Basterra. Uharteko Udaleko alkatea.
-Ordezkoa: Andoni Muñoz Ruiz. Uharteko Udaleko Gazteriako zinegotzi delegatua.
-Mahaikidea: NGIko teknikari bat.
-Ordezkoa: NGIko teknikari bat.
-Mahaikidea: Nafarroako Gazte Kontseiluko teknikari bat.
-Ordezkoa: Nafarroako Gazte Kontseiluko teknikari bat.
-Mahaikidea: Joxe Antxordoki. Uharte-Esteribarko Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte eta kultur sustatzailea.
-Ordezkoa: Regina García Fernández. Uharte-Esteribarko Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte eta kultur hezitzailea.
-Mahaikidea: Uharteko Udaleko lan-kontratudunen ordezkari bat.
-Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.
-Idazkaria: Uharteko Udaleko idazkaria.
-Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.
5.2. Mahaiburuak deituta, probak hasi baino lehenago eratuko da epaimahaia.
5.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu dei honetako oinarrien interpretazio eta aplikazioaren inguruko arazo guztiak.
5.5. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari jakinaraziko diote, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean baldin badaude.
Halaber, izangaiek mahaikideak errefusa ditzakete, arrazoi horietako bat gertatzen denean.
5.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6. oinarria.-Lehiaketaren nondik norakoa.
6.1. Lehiaketaldiak gehienez ere 40 puntuko balorazioa izanen du, gisa honetan banaturik:
a) Laneko eskarmentua lanpostuarekin ikusteko duten eginkizunetan, gehienez ere 25 puntu:
-Gazte lokal batean lan egindako urte bakoitzeko, 4 puntu eta gehienez ere 20 puntu. Zatiki bakoitzeko, haren ehunekoa.
-Gazte elkarte batean lan egindako urte bakoitzeko: puntu 1, eta gehienez ere 5. Zatiki bakoitzeko, haren ehunekoa.
b) Titulazio akademikoak, gehienez ere 14 puntu.
-Graduondokoak Gazteria arloan: 4 puntu.
-Gizarte eta kultur jardueren sustapeneko goi mailako teknikaria: 3 puntu.
-Gizarte Integrazioko goi mailako teknikaria edo Gizarte Hezkuntzako diplomaduna: 3 puntu.
-Unibertsitateko aditua gazteendako informazio zerbitzuetan eta herritarrendako informazio zerbitzuetan: 1,5 puntu.
-Aisia eta astialdiko zuzendari ikastaroa: 1,5 puntu.
-Aisia eta astialdiko begirale ikastaroa: 1 puntu.
c) 20 h baino gehiago irauten duten ikastaro eta jardunaldietara joateagatik, epaimahaiaren iritziz deialdiko lanpostuarekin ikusteko badute, 0,25 puntu ikastaro bakoitzeko, eta gehienez ere puntu 1.
6.2. Izangaiek lehiaketan eskuratzen duten puntuazioa Herriko Etxeko iragarki oholean eta www.huarte.es web gunean argitaratuko da, probak hasten diren egun berean.
7. oinarria.-Oposizioaren nondik norakoa.
7.1. Oposizioko probek, gehienez ere, 60 puntuko balorazioa izanen dute. Bazterturik geldituko dira proba eta ariketa bakoitzean hari esleitutako puntuazioaren erdia eskuratzen ez dutenak.
7.2. Oposizioak bi proba izanen ditu; haien bidez, lanpostuko jardueraz izangaiak dituen ezagutza praktikoak baloratuko dira. Proba bakoitzean ariketa hauek eginen dira:
a) Proba idatzia. Lanpostuko eginkizun eta edukiekin ikusteko duten kasu praktikoak argitzea. Gehienez ere 30 puntu (gainditzeko gutienez ere 15 puntu eskuratu beharko dira).
b) Ahozko proba. Lanpostuko jarduerari buruzko ezagutza praktikoak baloratuko dira. Gehienez ere 30 puntu (gainditzeko gutienez ere 15 puntu eskuratu beharko dira).
8. oinarria.-Proben balorazioa.
8.1. Mahaikide bakoitzak bere aldetik jarriko ditu puntuazioak, eta horiekin banaz-bertzeko aritmetikoa eginen da ariketa bakoitzaren puntuazioa ateratzeko. Epaimahaiko kideek emandako gehieneko puntuazioaren eta gutienekoaren artean aldea baldin bada ariketarako aurreikusi den puntuazioaren %30etik gorakoa, ez da aintzat hartuko bi muturretako ezein puntuazio, eta banaz bertzeko aritmetikoa, gainerako puntuazioekin lortuko da.
9. oinarria.-Proben deialdia.
9.1. Proben datak onartuen zerrendarekin batera argitaratuko dira.
9.2. Epaimahaiak argitara emanen ditu, Uharteko Herriko Etxeko iragarki oholean eta www.huarte.es web gunean, gainditu duten izangaien zerrenda eta lehen proban erdietsi dituzten kalifikazioak.
10. oinarria.-Probak gainditu dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.
10.1. Azken ariketaren kalifikazioa burututakoan, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda argitara emanen du Herriko Etxeko iragarki oholean eta www.huarte.es web gunean, erdietsitako puntuazioaren hurrenkeran, ariketetan izangai bakoitzak lorturiko kalifikazioak batuz.
10.2. Epaimahaiak puntu gehien erdietsi dituzten izangaiak izendatzeko proposamena eginen dio alkateari; hura Herriko Etxeko iragarki oholean eta www.huarte.es web gunean emanen da argitara. 1.3 atalean xedatuari jarraikiz, lanpostuaren eredua hautatzeko (A edo B eredua) puntu gehien atera dituenaren hautua hartuko da ontzat.
10.3. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta 7 egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Udalaren Erregistro Orokorrean:
a) Deialdiaren 3.1.c) oinarrian eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua.
b) Osasun txostena, karguaren eginkizunetan aritzea galarazten dion eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatzen duena.
c) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik ez dela baztertua izan erakusten duena.
d) Zin egin edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta Legeei men egin, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
10.4. Aipatu epearen barrenean, eta behar bezala arrazoitutako ezinbertzeko kasuetan salbu, agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatu, eta haien jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskabidean faltsukeria egiteagatik izan dezaketen erantzukizuna galarazi gabe.
10.5. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, alkateak puntuazioen zerrendan, 10.1 oinarrian aipatzen den horretan, ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko du lanpostua, eta harekin aurreko ataletan adierazi bezala jokatuko da.
11. oinarria.-Izendapena eta kontratazioa.
11.1. Aitzineko oinarrian ezarritakoa bete ondoan, proposatu den izangaia kontratatzea erabakiko du alkateak.
Izendatuak 15 egun naturaleko epea izanen du, izendapena jakinarazten zaionetik, kontratua sinatzeko eta berehala lanpostuan hasteko. Hala egiten ez badu, ezinbertzekoak salbu, eskubide guztiak galduko ditu; horrek 10.5 puntuan aipatu diren ondorioak izanen ditu. Izendatuak eskubidea galtzen badu eta horrek gainditu dutenen zerrendako hurrengoak ukitzen baditu, hurrenez hurreneko epeak aplikatuko zaizkie horiei, jakinarazpena banan-banan eginik.
12. oinarria.-Errekurtsoak.
Deialdi honen kontra nahiz haren oinarrien eta aplikazio egintzen kontra, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian dagokion Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazten edo argitaratzen denetik aitzina, baita, hautara, gora jotzeko errekurtsoa ere, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazten edo argitaratzen denetik aitzina.
I. ERANSKINA
Eskabide eredua
Eskatzailearen datuak:
Izena eta abizenak:
Jaioteguna: ........................................ NAN:
Helbidea:
Herria: ............................................... Posta kodea:
Telefonoa: Posta elektronikoa: .......................
ADIERAZTEN DUT:
Uharteko Udalak Uharteko Gaztelekuko sustatzaile izateko bi lanpostu betetzeko deialdia argitaratu duela.
Deialdian eskatzen diren baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala.
Deialdian eskatzen diren agirien fotokopia konpultsatua eransten dudala, baita lehiaketaldian baloratu beharreko merezimenduena ere.
ESKABIDEA:
Eskabide hau onartu eta, horrenbertzez, delako deialdiko probetara onartua izateko eskatzen dut.
- Behar den euskara maila dudala frogatu dut.
- Euskarazko aukerako proba egin nahi dut.
(Data eta eskatzailearen sinadura)
UHARTEKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA.
Uharten, 2010eko otsailaren 23an.-Alkatea, Javier Basterra Basterra.
Iragarkiaren kodea: L1003416