4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 13/2010 betearazpena
Jesús Aramburu Nuinek eta 25 gehiagok eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Ucar Hermanos S.A.ren aurka epaitegi honetan bideratu den 13/2010 beterazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
Ucar Hermanos, S.A. enpresaren behin-behineko kaudimengabezia deklaratzen da, betearazpen honen legezko ondorioetarako, Diego Arrechea Arreguiri, Jesús Recalde Armañanzasi, Jorge Ros Arbizuri, Jesús María Leyun Goñiri, Iñaki Burguete Plazari, María Paz Ucar Goizuetari, Vicente Jesús Casanova Díazi, Juan Pastrana Morillasi, Fernando Nuñez Otxandorenari, José Luis Luri Serranori, Angel Bustingorri Urtasuni, Pablo Miquelez Echegarayri, Guillermo Martínez De San Vicente Serranori, Pedro María Lamela Larretari, Fco. Javier Ibañez Rubiori, Aritz Gallego Gutiérrezi, Jesús Javier García Arberi, Julio Pablo Camino Villanuevari, Roberto Escalada Garderi, Alfredo Armendariz Jiménezi, Jesús Aramburu Nuini, Luis Salinas Portillori, Miguel Burusco Juandeaburreri, José Mari Samanes Rapuni, José Francisco Gonzalez Cristobali eta Oscar Gracia Somovillari zor dien 349.008,83 euroko printzipalari aurre egiteko, deusetan galarazi gabe hobera egiten badu betearazpen-prozedurari jarraipena ematea.
Argitara bedi ebazpen hau Merkataritza Erregistroaren Aldizkari Ofizialean.
Artxiba bitez jarduketa hauek eta egin bedi horren idatzoharra Erregistro Liburuan.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera adieraz bekie haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela epaitegi honi zuzendua, jakinarazi ondoko bost egun balioduneko epean.
Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 4148.0000.64. 0013.10 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "30 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030.1846.42.0005001274 kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30 errekurtsoa").
Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.
Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.
Eta Ucar Hermanos, S.A.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.
Iruñean, 2010eko otsailaren 23an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1003494