4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 1/2010 betearazpena
Candido Cillero Bravok eskaturik, kaleratzea dela-eta, Fomento y Contratas Del Norte, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka epaitegi honetan bideratu den 1/2010 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
Candido Cillero Bravo Fomento y Contratas del Norte S.L. enpresarekin lotzen zuen lan harremana amaitu dela deklaratzen da eta enpresa kondenatzen da hari diru kopuru hauek ordaintzera:
Kalte-ordaina: 11.360,25 euro.
Tramitazio aldiko soldatak: 8.134,50 euro.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Soldatak Bermatzeko Funtsari. Ohartaraz bekie berraztertzeko errekurtsoa jar dezaketela epaitegi honi zuzendua, ustez zein arau hautsi den adieraziz.
Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 4148.0000.64. 0001.10 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "30 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030.1846.42.0005001274 kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30 errekurtsoa").
Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.
Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.
Hori erabaki, agindu eta sinatzen du
Eta Fomento y Contratas del Norte S.L. enpresari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.
Iruñean, 2010eko otsailaren 23an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1003490