33. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 591/2009 demanda

Alfonso Martínez Piñarrek eta Enrique Itoiz Arangoak eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Electrofrio, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka epaitegi honetan bideratu den 591/2009 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen argitze-autoa eman da gaurko egunean:

"Epaia aztertu da eta hura argitu beharra antzeman da, jarraian azalduko den moduan:

Baiesten dut Alfonso Martínez Piñarrek eta Enrique Itoiz Arangoak, diru kopuru bat erreklamatzeko, Electrofrio, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut Alfonso Martínez Piñarri 23.591,64 euro ordaintzera kalte-ordain gisa eta 10.785,55 euro soldatengatik, gehi azken diru kopuru horrek sortutako %10eko berandutza-interesak, eta Enrique Itoiz Arangoari 30.271,56 euro ordaintzera kalte-ordain gisa eta 12.222,30 euro gordin soldatengatik, gehi azken diru kopuru horrek sortutako %10eko berandutza-interesak; eta Soldatak Bermatzeko Funtsa kondenatzen dut deklarazio horri men egitera".

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri erregutze-errekurtsoa izan ezik, eta epea berriz ere kontatuko dela ebazpen hau alderdiei jakinarazten zaienetik aitzina.

Eta Electrofrio, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko otsailaren 22an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1003513