33. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 64/2009 betearazpena

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Salvador Itarte Torresek, Antonio Jesús Sanz Garcíak, Santiago Sanz Garcíak, Francisco Javier Oyarzun Maritorenak, Monica Salinas Torresek eta José María Andraiz Legasak eskaturik, Tradisna Servicios Asociados, S.L. (Sociedad Unipersonal) enpresaren aurka, kaleratzea dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 64/2009 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Betearazpen honen ondorioetarako, betearazpenpeko alderdiaren, hots, Tradisna Servicios Asociados, S.L. (Sociedad Unipersonal) enpresaren erabateko kaudimengabezia deklaratzen da behin-behinekoz 82.983,79 eurori aurre egiteko, deusetan galarazi gabe hobera egiten badu betearazpen-prozedurari jarraipena ematea.

Artxiba bitez jarduketa hauek eta egin bedi horren idatzoharra Erregistro Liburuan.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera adieraz bekie haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela epaitegi honi zuzendua, jakinarazi ondoko bost egun balioduneko epean.

Eta Tradisna Servicios Asociados, S.L. (Sociedad Unipersonal) enpresari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, zedula hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko otsailaren 23an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1003474