4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 138/2009 betearazpena
Monica Salinas Torresek eskaturik, Tradisna Servicios Asociados, S.L. enpresaren aurka, diru kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 138/2009 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean bideratzen ari den 31 01 09 00134988 prozeduran betearazpenpeko enpresarentzat, hots, Tradisna Servicios Asociados S.L.rentzat gera daitekeen soberakinaren enbargoa dekretatzen da.
Igor bedi behar den idatzagiria, soberakinaren enbargo horren idatzoharra eta enbargatutako ondasunen gaineko ziurtagiria egin daitezen, eta eskatu informazioa aipatu prozeduraren prozesu-egoeraz eta honako honetan eragina izan dezaketen gorabehera guztiez.
Demandatuari adierazten zaio bere ondasunak askatzen ahal dituela, erreklamatutako diru kopuruak ordainduz, eta berariaz ohartarazten zaio betearazpen bide honetan enbargatutako ondasunak diru bihurtuz gero haien eskualdaketa ezeztaezina izanen dela.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera adieraz bekie haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela epaitegi honi zuzendua, jakinarazi ondoko bost egun balioduneko epean.
Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston, Nafarroako Gorteen kaleko 5ean (0030.1846 bulegoa) duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 3158.0000.64. 0138 09 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "30 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030.1846 42 0005001274 kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30 errekurtsoa").
Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.
Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.
Eta Tradisna Servicios Asociados, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.
Iruñean, 2010eko otsailaren 23an.-Idazkari judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.
Iragarkiaren kodea: J1003558