33. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

230/2010 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Iruñeko "Asociación Profesional de Orientadores de Navarra NORA" lanbide erakundea Elkarteen Erregistrotik kentzea erregistratu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: NA/349).

2010eko otsailaren 15ean, Iruñeko "Asociación Profesional de Orientadores de Navarra NORA" lanbide erakundearen legezko ordezkaritzak aurkeztutako idazkia sartu zen departamentu honetan, aipatu erakundea Elkarteen Erregistrotik kentzeko eskatzeko, 2009ko azaroaren 24ko bilkura berezian desegiteko erabakia hartu ondoren.

Horretarako aurkeztu den dokumentazioak erakusten duenez, aipatu elkarteak bete egin ditu desegin eta likidatzeko tramiteak, bere estatutuetan eta aplikazioko araudian aurreikusitakoak.

Adierazitakoarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Asociación Profesional de Orientadores de Navarra NORA" elkartea, NA/439 erregistro zenbakia duena, iraungia deklaratzea.

2. Departamentu honen menpe dagoen Lanbide Erakundeen eta Enpresa Elkarteen Erregistroan hura deuseztatzeko behar diren idazpen eta oharpenak egitea.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau elkarte interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2010eko otsailaren 19an.-Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

Iragarkiaren kodea: F1003355