33. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingeniari tekniko izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

2008ko 151. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12koan, argitara eman zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingeniari tekniko izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia. Haren 7.1 oinarrian xedatutakoa betetzeko, oposizioko epaimahaiak José Javier Iñigo Erdozáin jauna izendatzeko proposamena aurkeztu du, probak gainditu eta puntuaziorik altuena lortu duen izangaia delako.

Iruñean, 2010eko otsailaren 26an.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.

Iragarkiaren kodea: F1003652