23. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

36/2010 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2010eko udako ingelesezko murgiltze programetarako deialdia onesten duena, Nafarroako ikastetxeetako Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat.

Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak txosten bat egin du, eta 2.284 plazako deialdia proposatu, Nafarroako Foru Komunitateko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat, 2010eko udan ingelesaren erabilera hobetzeko programetan parte har dezaten. Deialdian programa hauek sartzen dira: "ingelesez murgiltzeko eguneko ikastaroak, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetakoentzat", "ingelesezko murgiltze ikastaroak barnetegian, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetakoentzat" eta "ingelesezko murgiltze ikastaroak barnetegian, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailetakoentzat".

Ikastaro horiek antolatzeko lana bere gain hartzerik ez duenez, Hezkuntza Departamentuak, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Gunea izeneko sozietate publikoaren esku utzi du programa hau.

Ingelesez ikastea eta haren erabilera eskolaz kanpo bultzatzea ditu helburu nagusi deialdiak.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingelesez murgiltzeko ikastaroen programetarako deialdia eta eranskinak onestea, 2010eko udan eginen baitira:

-Eguneko ikastaroen programa Iruñean eta Tuteran; 2. eranskin gisa gehitu zaio deialdiari.

-Ingelesez murgiltzeko ikastaroen programa barnetegian, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleentzat; 3. eranskin gisa gehitu zaio deialdiari.

-Ingelesez murgiltzeko ikastaroen programa barnetegian, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat; 4. eranskin gisa gehitu zaio deialdiari.

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta, biharamunetik, hilabeteko epean.

3. Deialdia eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau, deialdia eta eranskinak igortzea Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura, Europako eta Nazioarteko Programen Atalera, Argibide eta Agiri Bulegora eta Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2010eko otsailaren 2an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

1. ERANSKINA

Ingelesezko murgiltze ikastaroetarako deialdia, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat, 2010eko udarako

1. Ikastaroen xedea eta helburua.

Ingelesaren erabilera eta ezagutza hobetu, indartu eta bultzatzeko, Hezkuntza Departamentuak programa hauetarako deialdia egiten du Nafarroako Foru Komunitateko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat. 2010eko udan eginen dira. Programa horiek gelan ikasitakoa osatu gogo dute, baita hizkuntza ikasteko ingurune ez formalak zabaldu ere.

-Ingelesez murgiltzeko eguneko ikastaroen programa, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako 1.120 ikaslerentzat gehienez ere, Iruñean eta Tuteran; 2. eranskin gisa gehitu zaio deialdiari.

-Ingelesez murgiltzeko ikastaroen programa barnetegian, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako 552 ikaslerentzat gehienez ere, Irunberrin eta Garesen; 3. eranskin gisa gehitu zaio deialdiari.

-Ingelesez murgiltzeko ikastaroen programa barnetegian, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailetako 420 ikaslerentzat gehienez ere, Irunberrin; 4. eranskin gisa gehitu zaio deialdiari.

2. Jardueren deskribapena.

Neurri handi batean, parte hartzaileen adinaren mende dago programa bakoitzean hizkuntza ikasteko diseinatu diren jardueren izaera eta proportzioa.

Oro har, denetan sartuko dira irakastorduko jarduerak, eskola curriculumaren ikasketa indartzeko, baita aisiakoak eta denbora librekoak ere, alderdi ez formalak eta eskola barrenean hainbeste aurreikusi ez diren alderdiak osatzeko. Honako hauek aurreikusi dira:

-Hizkuntzaren erabilera komunikatiboa indartzeko jarduera akademikoak, horretarako, hizkuntza mailaren arabera bereizitako taldeak antolatuko dira.

-Teknologia berriak erabiltzea atzerriko hizkuntzak ikasteko.

-Antzerki, eskulan, dantza eta abarreko tailerrak.

-Kirol eta aire zabaleko jarduerak.

-Txangoak (barnetegiko ikastaroetan bakarrik).

3. Programen arduradunak.

3.1. Arduradun bakoitzak (begiralea edo irakaslea) zortzi ikasle izanen ditu bere kargu.

3.2. Irakasle eta begiraleak izanen dira programa hauen arduradunak, zein bere zereginak betetzeko kualifikatua dela (irakaslana, kirol jarduerak, aisiakoak, denbora librekoak etab.).

4. Eskaerak aurkezteko era eta epea.

4.1. Behar den dokumentazioa Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan (Santo Domingo, z.g.; 31001 Iruña) eta azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatu tokietan aurkeztuko da. Eskaerak banakakoak izanen dira, eta ez dira ontzat hartuko ez faxak, ez ikastetxeetako irteera-erregistroa, ezta gutun-azalaren kanpoko aldean ageri den posta zigilua ere.

Eskaera postetxe batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki baten bidez eginen da, postako funtzionarioak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar diezazkion. Hala ez bada, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan noiz sartu den, egun horixe emanen zaio eskabideari.

4.2. Eskabideak, banakakoak, aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Familiendako programen prezioak.

5.1. Honako hau da familiendako kostu ekonomikoa programetan parte hartzeagatik:

-Ingelesez murgiltzeko eguneko ikastaroen programa: 110 euro (bazkaria barne da).

-Ingelesez murgiltzeko ikastaroen programa barnetegian, Lehen Hezkuntzako ikasleentzat: 180 euro (programaren gastu guztiak, ostatua eta mantenua barne).

-Ingelesez murgiltzeko ikastaroen programa barnetegian, Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat: 180 euro (programaren gastu guztiak, ostatua eta mantenua barne).

5.2. Parte hartzen duten ikasleen familiek ordaindu egin beharko diote Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Guneari (Compañía, 6; 31001 Iruña).

5.3. Programak gauzatuko diren tokietara joan eta etortzeko bidaien antolaketa eta kostua familien kontura izanen dira.

5.4. Ikastaroen kostu errealaren eta familiek ordaindutakoaren arteko aldearen kargu eginen da Hezkuntza Departamentua.

6. Ikasleak hautatzea eta deialdia ebaztea.

6.1. Hautapen batzorde batek behar bezala eta epe barrenean aurkeztutako eskaerak baloratuko ditu. Kide hauek osatuko dute:

-Batzordeburua: Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria.

-Europako eta Nazioarteko Programen Ataleko burua.

-Atzerriko hizkuntzen erabilera hobetzeko Bulegoko burua.

-Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko teknikari bat.

6.2. Hezkuntza Departamentuak Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren bidez emanen du deialdi honi buruzko ebazpena, hautapen batzordeak proposatuta.

Hezkuntza Departamentuak idatzita jakinaraziko die eskatzaileei onartuak izan direla, zein aste egokitu zaien adierazita.

Ikastaroari uko eginez gero, horren berri emanen da, idatziz, Hezkuntza Departamentuaren gutuna jasotzen denetik hasita 5 eguneko epean. Idazkia posta arruntaz (Santo Domingo, zk.g., 31001 Iruña), fax bidez (848 426615) edo posta elektronikoaren bidez (Iperezle@navarra.es) igorriko zaio hautapen batzordeburuari (Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria).

Hezkuntza Departamentuak Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren bidez emanen du deialdi honi buruzko ebazpena, hautapen batzordeak proposatuta.

7. Beharrezko dokumentazioa eta inskripzioa, formalizatzeko.

7.1. Onartutako ikasleen inskripzioa Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Gunearen bitartez formalizatuko da, hark familiei bidaliko dien idatzizko komunikazioan adierazitako tokian eta egunean; gainera, kontu zenbaki bat utziko dute, bertan ordaindu beharreko dirua sartzeko.

7.2. Inskripzioa bertara joanez eginen da: dagokion txanda iritsita bertan ez egoteagatik matrikula egiten ez duenak plazari uko egiten diola ulertuko da, eta hurrengo zenbakia duenari emanen zaio aukera.

7.3. Inskripzioa egiteko behar den dokumentazioa:

-Inskripzio-orria, familiei bidaliko zaien jakinarazpenarekin batera edo inskripzioa egiteko tokian bertan jasoko dena.

-Karnet neurriko argazki bat.

-Osasun txartelaren fotokopia.

-NHAGri ordaindu izanaren bankuaren gordekina.

8. Beste xedapen batzuk.

8.1. Onartutako ikasleek konpromisoa hartzen dute deialdiaren 1. eranskineko 9. puntuan parte hartzeko ezartzen diren baldintza eta arauak betetzeko.

8.2. Hezkuntza Departamentuak eskubidea izanen du eskatzaileek aurkezten dituzten datuak ikuskatzeko.

8.3. Datu horiek gezurrezkoak badira edo deialdiko arauak edo Departamentuak hautatzen diren ikasleen egonaldi eta jardueretarako ezartzen dituenak betetzen ez badira, ikaslea programatik kanpo geldituko da, izan litezkeen legezko ekintzak ukatu gabe.

8.4. Deialdi honetan parte hartu ondoren, ikastaroan izandako portaeraz txosten negatiboa hartzen duten ikasleak ezin aurkeztuko dira hurrengo urtean horretarako izan litezkeen ikastokietarako deialdian ezta Hezkuntza Departamentuak egiten dituen antzeko deialdietan ere.

8.5. Izena eman ondoren, agiri bidez behar bezala frogatutako uko egiteak baino ez dira onartuko (parte-hartzailearen eritasuna edo istripua edo lehen mailako ahaide baten heriotza), programa hasi baino astebete lehenago aurkeztuz gero, betiere. Justifikatu gabe uko eginez gero, Hezkuntza Departamentuak hurrengo batean antolatzen dituen programetatik bazter uztea erabakitzen ahalko da, baita matrikulako dirua galtzea ere.

9. Parte hartzeko baldintzak.

Ikasleek jardueretan duten parte hartzea ahalik eta aprobetxamendu handienekoa izan dadin, eta haien arteko bizikidetasuna eta errespetua ahalik eta handiena izan dadin, arau hauek ezarri dira:

-Gutxieneko zereginen ardura hartzea garbiketari eta norberaren higieneari dagokienez, hala nola goizero ohea egitea, logela txukuntzea, otorduen antolaketan eta ordenan lan egitea eta abar.

-Irakasleak eta begiraleak errespetatu eta haien erabakiak onartzea.

-Puntualak izatea eta ezarritako ordutegiak betetzea, gauaz ere bai, atsedenaldi egokia bermatzearren.

-Egiten diren ateraldietan, ingurumena zaintzea, eta arduradunen aholku eta arauei men egitea.

-Honelako tresnarik ez eramatea barnetegira: MP4 edo antzekoak, sakelako telefonoa, Game Boy, NDS, PSP edo osagarriak nahiz antzeko jokoak.

-Barnetegitik ez ateratzea arrazoi hauek direla kausa: familia ospakizun edo bilerak, herriko festak, etab.

-Programa bitartean, gurasoen edo legezko tutoreen bisitarik ez izatea.

Arau horiek behar den neurrian osatzen ahal dira inskribatzeko unean.

10. Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz deialdiaren oinarrien eta egintza administratiboen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, errekurritutako egintza jakinarazi, argitaratu edo jendaurrean jarri eta biharamunetik hilabeteko epean.

11. Argibideak jaso eta agiriak berreskuratzeko tokiak.

Deialdi honi buruzko edozein informazio Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren web orrian jaso daiteke: www.educacion.navarra.es. eta el portal de Navarra www.navarra.es. Behin betiko ebazpenak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan, Hezkuntza Departamentuan berreskuratzen ahal da dokumentazioa, argitalpenetik hilabate iragan arte. Epe horiek bukatuta, agiriak suntsituko dira, bide administratiboan errekurtsoren bat aurkeztu delako gorde behar direnean izan ezik.

2. ERANSKINA

Ingelesez murgiltzeko eguneko ikastaroen programa, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleentzat Iruñean eta Tuteran

1. Tokia, egunak, ikastaroen iraunaldia eta plazen banaketa.

1.1. Ikastaro hauek Tuteran eta Iruñean eginen dira, 09:30etik 17:00ak arte; hortaz, bazkaria programan sartzen da.

1.2. Matrikula portzentajeen irizpideei jarraikiz, aste bakoitzeko 112 plazen banaketa honako hau izanen da:

72, ikastetxe publikoetako ikasleentzat.

40, ikastetxe itunduetako ikasleentzat.

1.3. Ikastaroak Tuteran, 224 ikaslerentzat gehienez ere. Bi txanda antolatuko dira, 112 ikaslekoa bakoitza, astean.

1. astea, uztailaren 5etik 9ra: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak.

2. astea, uztailaren 12tik 16ra: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak.

Aste bakoitzeko 112 plazak honela banatuko dira:

56 plaza, Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleentzat, eta horietatik:

  • 32, ikastetxe publikoetako ikasleentzat.
  • 24, ikastetxe itunduetako ikasleentzat.

56 plaza, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleentzat, eta horietatik:

  • 32, ikastetxe publikoetako ikasleentzat.
  • 24, ikastetxe itunduetako ikasleentzat.

1.4. Ikastaroak Iruñean, 896 ikaslerentzat gehienez ere. 112 ikasleko txanda hauetan antolatuko dira.

Lehen Hezkuntzako 3. mailako 4 talde: 448 ikasle.

  • 1. astea: ekainaren 28tik uztailaren 2ra.
  • 3. astea: uztailaren 26tik 30era.
  • 5. astea: abuztuaren 9tik 13era.
  • 7. astea: abuztuaren 23tik 27ra.

Lehen Hezkuntzako 4. mailako 4 talde: 448 ikasle.

  • 2. astea: uztailaren 19tik 23ra.
  • 4. astea: abuztuaren 2tik 6ra.
  • 6. astea: abuztuaren 16tik 20ra.
  • 8. astea: abuzturen 30etik irailaren 3ra.

-Oharra: uztailaren 5etik uztailaren 9ra bitarteko astean eta uztailaren 12tik 16ra bitartekoan Iruñeko ikastaroak eten eginen dira.

1.5. Irakastorduko jardueretarako, hizkuntza mailaren araberako talde txikiagoak eginen dira.

2. Parte hartzeko betebeharrak.

2.1. 2009-2010 ikasturtean, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe batean Lehen Hezkuntzako 3. mailan edo 4.ean dauden ikasle guztiek dute aukera plaza horietako bat eskuratzeko.

2.2. Aurreko urteetako eskabideen kopurua ikusita, eta ahalik eta ikasle gehienek ikastaroa egin dezaten, lehentasuna emanen zaie 2009ko udan ikastarorik egin ez zuten ikasleei, nahiz egin zutenak inoiz ez baztertu.

3.-Eskaerari erantsi beharreko dokumentazioa.

Programa honetako plaza bat eskatzeko, hurrengo dokumentazioa bete beharko da, eta behar den epean eta moduan aurkeztu:

-Eskabidea, 2. eranskineko 5. puntuaren araberakoa.

-Ikastetxe itunduetako ikasleek beren ikastetxeko matrikularen gordekina edo frogagiria erantsi beharko dute.

-EDUCA bidez kudeatutako ikastetxe publikoetan eskolatuta diren ikasleek ez dute matrikularen ziurtagiria aurkeztu beharko; izan ere, informazio hori Hezkuntza Departamentuaren esku dago.

4.-Plazak esleitzeko prozedura eta deialdiari buruzko ebazpena.

4.1. Hezkuntza Departamentuak jendaurrean jarriko du deialdian parte hartzen duten ikasleen behin-behineko zerrenda. Ikasle bakoitzak ausaz emandako zenbaki bat izanen du. Zerrenda hori ikastetxeetan kontsultatzen ahal da, baita Hezkuntza Departamentuaren iragarki oholean, haren web orrian (www.educacion.navarra.es) eta Nafarroako Atarian (www.navarra.es). Hezkuntza Departamentuko Informazio Bulegoko telefonoetara (848426616 edo 848426516) ere deitzen ahal da.

4.2. Eskatzaileeek zazpi egun naturaleko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda jendaurrean erakusten denetik, haren kontrako erreklamazioak aurkezteko edo dokumentazioa zuzentzeko.

4.3. Eskatzaile bat zerrendan agertu ez eta, beraz, zozketarako zenbakirik izan ezean, bere erreklamazioa onartzen baldin bada, emandako zenbaki handienaren ondokoa esleituko zaio, besterik gabe.

4.4. Erreklamazioetarako epea bukatuta, jendaurreko ekitaldian, zenbaki bat aterako da ausaz, eta horretatik abiatu eta goranzko hurrenkeran esleituko dira plazak. Zozketa hori Hezkuntza Departamentuko ekitaldi aretoan eginen da (Santo Domingo, zk.g., Iruña).

4.5. Gero, ikasmailaren eta ikastetxearen titulartasunaren (publikoak eta itunduak) araberako zerrendak prestatuko dira. Bakoitzaren lehenbiziko postuetan 2009ko udan parte hartu ez zuten ikasleak agertuko dira, zozketan izandako zenbakiaren arabera ordenaturik, eta ondotik, iaz parte hartu zuten ikasleak, ordena berari jarraikiz.

5. Eskabide orria.

Ingelesez murgiltzeko eguneko ikastaroen programa
Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleentzat-2010eko uda

(Inprimakia letra larriekin bete).

Deiturak

Izena

Jaioteguna

Telefonoa

Sakelako telefonoa

Posta elektronikoa (ezinbestekoa)

Helbide osoa (ezinbestekoa)

Herria

PK

Ikastetxea

Herria

Zein ikasmailatan dagoen matrikulatua

Hautatutako astea: bi talde hautatzen ahal dira, gehienez. Lehenetsiari 1 jarri, besteari 2. Ondoren ezin izanen da aldaketarik egin.

Tutera, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak.

  • 1. astea: uztailaren 6tik 10era.
  • 2. astea: uztailaren 13tik 17ra.

Iruña, Lehen Hezkuntzako 3. maila.

  • 1. astea: ekainaren 28tik uztailaren 2ra.
  • 3. astea: uztailaren 26tik 30era.
  • 5. astea: abuztuaren 9tik 13ra.
  • 7. astea: abuztuaren 23tik 27ra.

Iruña, Lehen Hezkuntzako 4. maila.

  • 2. astea: uztailaren 19tik 23ra.
  • 4. astea: abuztuaren 2tik 6ra.
  • 6. astea: abuztuaren 16tik 20ra.
  • 8. astea: abuzturen 30etik irailaren 3ra..

2010eko udan ingelesez murgiltzeko eguneko ikastaro batera joateko deialdian parte hartu nahi dut eta baldintzak onartzen ditut.

(Eskatzailearen sinadura)

(Aitaren, amaren edo legezko tutorearen sinadura)

3. ERANSKINA

Ingelesez murgiltzeko ikastaroen programa barnetegian, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleentzat, Irunberrin eta Garesen

1. Ikastaroen azalpena.

Ikastaroak Irunberriko "Sierra de Leyre'' BHIn (Agoizko etorbidea, zk.g.) eta Garesko "Centro Puente" ikastetxean (Sarriko Jaurerriko errepidea, 13) eginen dira, barnetegietan, mantenu osoa bertan dutela.

Ikastaro bakoitzak astebete iraunen du, igandetik larunbatera.

2. Egunak eta plazen banaketa:

Lehen Hezkuntzako 5. maila.

2

ekainaren 27tik uztailaren 3ra

Lehen Hezkuntzako 5. maila

Irunberri

3

uztailaren 4tik 10era

Lehen Hezkuntzako 5. maila

Irunberri

3

abuztuaren 15etik 21era

Lehen Hezkuntzako 5. maila

Gares

4

abuztuaren 22tik 28ra

Lehen Hezkuntzako 5. maila

Gares

Lehen Hezkuntzako 6. maila.

4

uztailaren 11tik 17ra

Lehen Hezkuntzako 6. maila

Irunberri

5

uztailaren 18tik 24ra

Lehen Hezkuntzako 6. maila

Irunberri

10

abuztuaren 22tik 28ra

Lehen Hezkuntzako 6. maila

Irunberri

11

abuzturen 29tik irailaren 4ra

Lehen Hezkuntzako 6. maila

Irunberri

1

abuztuaren 1etik 7ra

Lehen Hezkuntzako 6. maila

Gares

2

abuztuaren 8tik 14ra

Lehen Hezkuntzako 6. maila

Gares

Matrikulako portzentajeen irizpideei jarraikiz (ikasleen %64 ikastetxe publikoetan eta %36 itunduetan), plazak honela banatuko dira:

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetakoentzat, Irunberrin eskaintzen diren 4 asteetan dauden 84 plazak honela banatuko dira:

  • 54, ikastetxe publikoetako ikasleentzat.
  • 30, ikastetxe itunduetako ikasleentzat.

Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailetakoentzat, Garesen eskaintzen diren 4 asteetan dauden 60 plazak honela banatuko dira:

  • 38, ikastetxe publikoetako ikasleentzat.
  • 22, ikastetxe itunduetako ikasleentzat.

Ikasleak igandean sartuko dira, 18:00etatik 19:00ak bitarte, eta larunbatean aterako, 13:00etan.

3. Parte hartzeko betebeharrak.

Ikastaroetan parte hartu ahal izateko, ikasleek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

-Nafarroan erroldaturik egotea.

-2009-2010 ikasturtean Lehen Hezkuntzako 5. edo 6. maila ikasten egotea Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe batean.

4. Dokumentazioa.

Ikastaro hauetan parte hartzeko eskatzeko, ondoko dokumentazio hau aurkeztuko da:

4.1. Ikastetxe publikoetako ikasleak:

-Eskabide-orria, behar bezala betea, eta aitak, amak edo legezko tutoreak emandako baimena, II. eranskinaren araberakoa.

Ez da beharrezkoa matrikularen ziurtagiria aurkeztea, informazio hori Hezkuntz Departamentuan baitago.

4.2. Ikastetxe itunduetako ikasleak:

-Eskabide-orria, behar bezala betea, eta aitak, amak edo legezko tutoreak emandako baimena, II. eranskinaren araberakoa.

-Matrikularen egiaztagiria, ikaslearen ikastetxeak luzatua.

5. Plazak esleitzeko prozedura eta ikasleen hautapena:

5.1. Ikasleak zozketa publiko bidez hautatuko dira. Hezkuntza Departamentuak jendaurrean jarriko du zozketan parte hartuko duten ikasleen behin-behineko zerrenda. Ikasleek ausaz emandako zenbaki bana izanen dute. Zerrenda hori Hezkuntza Departamentuaren iragarki oholean kontsultatzen ahal da, baita bere web orrian (www.educacion.navarra.es), Nafarroako atarian (www.navarra.es) eta Hezkuntza Departamentuaren Informazio Bulegoko telefonoan ere (848426616 edo 848426516).

5.2. Eskatzaileeek zazpi egun naturaleko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda jendaurrean erakusten denetik, haren kontrako erreklamazioak aurkezteko.

5.3. Eskatzaile bat zerrendan agertu ez eta, beraz, zozketarako zenbakirik izan ezean, bere erreklamazioa onartzen baldin bada, emandako zenbaki handienaren ondokoa esleituko zaio, besterik gabe.

5.4. Erreklamazioetarako epea bukatuta, jendaurreko ekitaldian, zenbaki bat aterako da ausaz, eta horretatik abiatu eta goranzko hurrenkeran esleituko dira plazak.

5.5. Gero, ikasmailaren eta ikastetxearen titulartasunaren (publikoak eta itunduak) araberako zerrendak prestatuko dira. Bakoitzaren lehenbiziko postuetan 2009ko udan parte hartu ez zuten ikasleak agertuko dira, zozketan izandako zenbakiaren arabera ordenaturik, eta ondotik, iaz parte hartu zuten ikasleak, ordena berari jarraikiz.

6. Eskabide orriak.

Ingelesez murgiltzeko ikastaroen programa barnetegian, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleentzat. 2010eko uda

(Inprimakia letra larriekin bete)

Deiturak

Izena

Jaioteguna

Telefonoa

Sakelako telefonoa

Posta elektronikoa (ezinbestekoa)

Helbide osoa (ezinbestekoa)

Herria

PK

Ikastetxea

Herria

Zein ikasmailatan dagoen matrikulatua

Hautatutako astea: bi talde hautatzen ahal dira, gehienez. Lehenetsiari 1 jarri, besteari 2.

Lehen Hezkuntzako 5. maila:

  • ekainaren 27tik uztailaren 3ra Irunberri.
  • uztailaren 4tik 10era Irunberri.
  • abuztuaren 15etik 21era Gares.
  • abuztuaren 22tik 28ra. Gares.

Lehen Hezkuntzako 6. maila:

  • uztailaren 11tik 17ra Irunberri.
  • uztailaren 18tik 24ra. Irunberri.
  • abuztuaren 22tik 28ra. Irunberri.
  • abuzturen 29tik irailaren 4ra. Irunberri.
  • abuztuaren 1etik 7ra. Gares.
  • abuztuaren 8tik 14ra. Gares.

Plazak esleitzeko, kontuan hartuko dira zozketan ateratako zenbakia eta aurretik ikastaroa egin izana, eta hurrenkera horren barrenean aintzat hartuko dira eskatzailearen lehentasunak, aste bakoitza osatu arte. Behin betiko esleipena egin ondoren ez da data aldaketarik onartuko.

2010eko udan Nafarroan hizkuntz murgilketako ikastaro batean parte hartzeko deialdian parte hartu nahi dut eta deialdian ezarritako baldintzak onartzen ditut.

Iruñean, 2010eko ....................................... (a)ren (e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

(Aitaren, amaren
edo tutorearen sinadura)

4. ERANSKINA

Ingelesez murgiltzeko ikastaroen programa barnetegian, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailetako ikasleentzat, Irunberrin

1. Egunak eta plazen banaketa.

Matrikulako portzentajeen irizpideei jarraikiz (ikasleen %60 ikastetxe publikoetan eta %40 itunduetan), txanda guztietan 50 plaza ikastetxe publikoentzat izanen dira eta 34 itunduentzat.

Aurreikusitako egunak eta plazak:

TXANDA

EGUNAK

MAILA

TOKIA

1

ekainaren 20tik 26ra

DBHko 1. maila

Irunberri

6

uztailaren 25etik 31ra

DBHko 1. maila

Irunberri

7

abuztuaren 1etik 7ra

DBHko 2. maila

Irunberri

8

abuztuaren 8tik 14ra

DBHko 2. maila

Irunberri

9

abuztuaren 15etik 21era

DBHko 3. maila

Irunberri

2. Joan-etorria barnetegira.

Irunberriko egoitzarako joan-etorriak parte-hartzaileen kontura izanen dira.

3. Parte hartzeko betebeharrak.

Ikastaro hauek eskatzen ahalko dituzte 2009-2010 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeren batean matrikulatuta dauden eta betebehar hauek betetzen dituzten ikasleek:

-Nafarroan erroldaturik egotea.

-DBHko 1., 2. edo 3. mailetan matrikulatuta egotea.

-Ingeles irakasgaia izatea.

-DBHko 2. edo 3. mailetako ikasleek, batez beste, 5 bat gutxienez atera dutela frogatu beharko dute 2008ko ekaineko deialdi arruntean, eta beste 5 bat, gutxienez, ingeleseko irakasgaian.

-DBHko 1. mailako ikasleek, batez beste, 5 bat gutxienez atera dutela frogatu beharko dute 2008-2009 ikasturteko 1. ebaluazioan, baita 5 bat ere, gutxienez ingelesean.

Oharra: batez besteko nota kalkulatzeko (hiru zenbaki hamartarrekin gehienez), ikasleak egindako irakasgai guztiak hartuko dira kontuan, Erlijioa eta Hezkuntza-Arreta izan ezik.

4. Eskaerari erantsi beharreko dokumentazioa.

Plaza hauetako bat eskatzeko, interesdunek, deialdian adierazitako tokian eta epean, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

4.1. Ikastetxe publikoetako ikasleak:

-Eskabide-orria, behar bezala betea, eta aitak, amak edo legezko tutoreak emandako baimena, II. eranskinaren araberakoa.

-Ikaslearen ikasketen ziurtagiria:

  • DBHko 1. mailako ikasleentzat: Ikaslearen ikasketen ziurtagiria, 2009-2010 ikasturteko 1. ebaluazioarena.
  • DBHko 2. edo 3. mailetako ikasleek ez dute 2009ko ekaineko deialdi arrunteko azken notak jasotzen dituen ikaslearen ikasketen ziurtagiria aurkeztu beharrik izanen, Hezkuntza Departamentuak ofizioz lortuko baitu.

4.2. Ikastetxe itunduetako ikasleak:

-Eskabide-orria, behar bezala betea, eta aitak, amak edo legezko tutoreak emandako baimena, II. eranskinaren araberakoa.

-Ikaslearen ikasketen ziurtagiria. lkasleen notak kasuan kasuko ikasle eta ikasmailarako eskatzen diren agiri akademikoen bidez baloratuko dira:

  • DBHko 1. mailako ikasleentzat: Ikaslearen ikasketen ziurtagiria, 2009-2010 ikasturteko 1. ebaluazioarena.
  • Ikastetxe itunduetako DBHko 2. eta 3. mailetako ikasleentzat: Ikaslearen ikasketen ziurtagiria, 2009ko ekaineko deialdi arrunteko azken notena.

4.3. Ikastetxe publikoetako DBHko ikasleen 1. mailako 1. ebaluazioaren kasuan eta ikastetxe itunduetako DBHko 1., 2. eta 3. mailetako ikasleen kasuan, kreditazio akademikoa egiteko, ikasle bakoitzak bere ikasketen ziurtagiria aurkeztuko du eta bertan azalduko dira ikasleak izandako kalifikazio guztiak. Ziurtagiri hori ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko idazkariak luzatuko du. Ez da inola ere onartuko beste ikasketa-agiririk, aurkeztu direnak ordezteko.

4.4. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan diharduten ikasleak ebaluatu, mailaz igo eta haiei tituluak emateko era arautzeko, Hezkuntzako kontseilariak abenduaren 18an emandako 217/2007 Foru Aginduan ezarri bezala, kalifikazioak 1etik 10era bitarte adieraziko dira, zenbaki hamartarrik gabe, eskala honen arabera: Gutxiegi: 1, 2, 3 edo 4; Nahikoa: 5; Ongi: 6; Oso ongi: 7 edo 8; eta Bikain: 9 edo 10.

5.-Plazak esleitzeko prozedura eta ikasleak hautatzea:

5.1. Plazak ikasketa espedientearen arabera esleituko dira, nota hoberenetik txarrenera, deialdiko plaza guztiak esleitu arte. Eman gabeko plazarik baldin badago, ikasmaila bereko, ziklo bereko eta ikastetxe-mota bereko ikasleei eskainiko zaizkie.

5.2. Parte-hartzaileen artean berdinketarik gertatuz gero, hautapen batzordeak irizpide hauek erabiliko ditu berdinketa hausteko:

a) DBHko 1. mailako ikasleen kasuan, 2009-2010 ikasturteko 1. ebaluazioan ingelesean lortutako nota, eta DBHko 2. eta 3. mailetako ikasleen kasuan, 2008-2009 ikasturteko azken ebaluazioan ingelesean lortutako nota.

b) 2009ko udan antzeko ikastarorik egin ez izana.

c) Berdinketa hausten ez bada, zozketa eginen da hautagaien artean.

6. Eskabide orriak.

Ingelesez murgiltzeko ikastaroen programa barnetegian,
DBHko 1., 2, eta 3. mailetako ikasleentzat. 2010eko uda

(Inprimakia letra larriekin bete)

Deiturak

Izena

Jaioteguna

Telefonoa

Sakelako telefonoa

Posta elektronikoa (ezinbestekoa)

Helbide osoa (ezinbestekoa)

Herria

PK

Ikastetxea

Herria

Zein ikasmailatan dagoen matrikulatua

Hautatutako astea: (bi talde hautatzen ahal dira, gehienez. Lehenetsiari 1 jarri, besteari 2). Ondoren ezin izanen da aldaketarik egin.

DBHko 1. maila:

  • ekainaren 20tik 26ra.
  • uztailaren 25etik 31ra.

DBHko 2. maila:

  • abuztuaren 1etik 7ra.
  • abuztuaren 8tik 14ra.

DBHko 3. maila:

  • abuztuaren 15etik 21era.

2010eko udan Nafarroan hizkuntz murgilketako ikastaro batean parte hartzeko deialdian parte hartu nahi dut eta deialdian ezarritako baldintzak onartzen ditut.

Iruñean, 2010eko .............................................. (a)ren .... (e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

(Aitaren, amaren
edo tutorearen sinadura)

Iragarkiaren kodea: F1002356