1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
245/2010 EBAZPENA, otsailaren 9koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 14an emandako 2470/2009 Ebazpenaren bigarren oinarria aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruan Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoetan sartu eta igotzeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta tailer-maisuen kidegoetan sartzeko hautapen prozedurak onetsi ziren.
Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 14an emandako 2470/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruan Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoetan sartu eta igotzeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta tailer-maisuen kidegoetan sartzeko hautapen prozedurak onetsi ziren.
Bigarren oinarriko 7. atalak ezartzen du oinarri horretan aipatutako betebehar guztiak eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean bete beharko direla eta karrerako funtzionario gisa lanpostuaren jabetza hartu arte betetzen jarraitu.
2010eko otsailaren 6an Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu da urtarrilaren 22ko 48/2010 Errege Dekretua, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretua aldatzen duena, zeinaren bidez Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle kidegoetan sartu, igo eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onesten baita eta lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean sarrerarako aipatzen den araubide iragankorra arautzen baita.
Errege dekretu horrek bigarren xedapen iragankor bat gehitu dio Sarrerarako Erregelamenduari, eta ezartzen du, salbuespenez, 2009-2010 ikasturtean deitzen diren sarrera prozesuetan izangaiek frogatu beharko dutela Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 100.2 artikuluak aipatzen duen prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa badutela, betiere erregelamendu horren 28. artikuluak aipatutako oposizioaldia eta lehiaketaldia gainditzen dituzten izangai hautatuen zerrendak argitaratzen diren unean.
Hori horrela, bidezkoa da Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 14an emandako 2470/2009 Ebazpenaren bigarren oinarriko 7. atala aldatzea.
Bidezkoa da, halaber, sarrera prozeduran eskabideak aurkezteko beste epe bat irekitzea, baina bakarrik Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegorako eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegorako izangaientzat, hain zuzen ere, hasierako epean (2010eko urtarrilaren 7tik 26ra) eskabidea aurkeztu ez bazuten ere, orain, 2009-2010 ikasturtean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasle lanbiderako gaitzen duen Unibertsitateko Masterrean inskribatuta badaude.
Hezkuntza Departamentuko Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak irailaren 19ko 155/2007 Ebazpenaren bidez esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 14an emandako 2470/2009 Ebazpenaren bigarren oinarriko 7. atala aldatzea. Honako aldaketa hau eginen da:
Honela dioen tokian: "Oinarri honetan aipatutako betebehar guztiak eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean bete beharko dira eta karrerako funtzionario gisa lanpostuaren jabetza hartu arte betetzen jarraitu."
Honela behar du: "Oinarri honetan aipatutako betebehar guztiak eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean bete beharko dira eta karrerako funtzionario gisa lanpostuaren jabetza hartu arte betetzen jarraitu. Dena den, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoetan sartzeko, izangaiek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasle lanbiderako gaitzen duen Unibertsitateko Master ofiziala daukatela frogatu beharko dute, oposizioaldia eta lehiaketaldia gainditzen dituzten izangai hautatuen zerrendak argitaratzen diren unean."
2. Eskabideak aurkezteko hamar egun naturaleko beste epe bat irekitzea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, baina bakarrik Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegorako eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegorako izangaientzat, hain zuzen ere, hasierako epean eskabidea aurkeztu ez bazuten ere, orain, 2009-2010 ikasturtean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasle lanbiderako gaitzen duen Unibertsitateko Masterrean inskribatuta badaude.
Izangaiek, eskabidearekin eta deialdiaren hirugarren oinarrian aipatzen diren agiriekin batera, organo eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko dute, 2009-2010 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasle lanbiderako gaitzen duen Unibertsitateko Masterrean inskribatuta daudela frogatzeko.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.
5. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketarako Atalera eta Araubide Administratiboaren Ataleko Argibide eta Agiri Bulegora.
Iruñean, 2010eko otsailaren 9an.-Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.
Iragarkiaren kodea: F1002361