4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
4. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. Deuseztasunaren gaineko 618/2009 auzi-prozedura
Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegian, 2010eko urtarrilaren 29an.
Aditzera ematen da: epaitegi honetan deuseztasunaren gaineko 2009ko 618. auzi-prozedura bideratzen ari da eta horren barnean epaia eman da; hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
9/2010 epaia. Tuteran, 2010eko urtarrilaren 28an.
Nik, Ana José Añón Montón andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiko epaile ordezkoak, epaitegi honetan bideratu diren ezkontza-deuseztasunaren gaineko 618/2009 autoak aztertu ditut. Fiskaltzak sustatu du auzia, auzi-ihesean dauden Oliver Uchenna Ike jaunaren eta Yolanda López Aguilar andrearen aurka. Ondoko epaia eman dut:
Epaitza.
Osorik baiesten dut Fiskaltzak ezkontza-deuseztasunaren deklarazioari buruz jarri duen demanda, auzi-ihesean dauden Oliver Uchenna Ike jaunaren eta Yolanda López Aguilar andrearen aurkakoa, eta deklaratzen dut 2008ko irailaren 6an horiek biok egin zuten ezkontza deuseza dela. Tuterako Erregistro Zibilean (2. atala, 69. liburukia, 217. orrialdea) egindako ezkontza-inskripzioa zuzendu eta ondoriorik gabe utzi behar da. Kostuei buruz ez dut ezer berezirik erabakitzen.
Igor bedi exhortoa, epai honen lekukotzarekin batera, ezkontzaren inskripzioa daukan Tuterako erregistro zibilera, behar diren ondorioak izan ditzan.
Epai hau behar bezala jaso eta gordeko da epaitegi honetako epaien liburuan, fede-emaile publikoaren zaintzapean, eta hitzez hitzeko ziurtagiria erantsiko zaie jatorrizko autoei, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan xedatutakoa betetzeko.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta ohartaraz bekie ez dela irmoa eta bost eguneko epean haren aurkako apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dutela epaitegi honi zuzendua. Errekurtsoa Nafarroako Probintzia Auzitegiak ebatziko du.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki eta agintzen dut. Ana José Añón Montón andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiko epaile ordezkoa.
Eta Oliver Uchenna Ikeri eta Yolanda López Aguilarri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Tuteran, 2010eko urtarrilaren 29an.-Idazkaria, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: J1001843