4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 56/2009 betearazpena
Manuel Rodríguez Muñozek eskaturik, kaleratzea dela-eta, Chester Obras S.L.ren eta Encofralia Siglo XXI S.L.ren aurka bideratu den 56/2009 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
Betearazpen honen ondorioetarako, eta legezko alderdian, Chester Obras S.L. eta Encofralia Siglo XXI S.L. enpresen behin-behineko kaudimengabezia deklaratzen da behin-behinekoz Manuel Rodríguez Muñozi zor dioten diru kopuruari aurre egiteko, deusetan galarazi gabe hobera egiten badute betearazpen-prozedurari jarraipena ematea. Zorraren printzipala 51.890,15 eurokoa da, interesak 3.113,41 eurokoak eta kostuak 5.189,02 eurokoak, azken bi zenbatekoak behin-behinekoz kalkulatuta.
Eta Chester Obras, S.L.ri eta Encofralia Siglo XXI S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.
Iruñean, 2010eko otsailaren 1ean.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1001761