1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
AKATS ZUZENKETA, Hezkuntzako kontseilariak urtarrilaren 18an emandako 4/2010 Foru Aginduarena (2010eko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 3an). Foru agindu horren bidez aldatu ziren Hezkuntzako kontseilariak abenduaren 11n emandako 203/2007 Foru Agindua, Hezkuntza Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezarri zituena, eta Hezkuntzako kontseilariak otsailaren 9an emandako 9/2009 Foru Agindua.
Aldatu beharreko foru aginduaren 3. aginduan, honela dioen tokian: "Kendu egin da aipatu foru aginduaren 1. aginduko 4. atala."
Honela behar du:
"Kendu egin da aipatu foru aginduaren 1. aginduko 7. idatz-zatia."
Iruñean, 2010eko otsailaren 10ean.-Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Ignacio Iriarte Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1002519