2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
2010eko zerga-tasak eta tasak
Kontuan hartuz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12, 64 eta 132. artikuluetan ezartzen diren aurreikuspenak, haien ondorioz udalek erabaki behar baitituzte nahitaez ordainarazi beharreko zergei aplikatzekoak zaizkien karga-tasen zenbatekoak, betiere lege horretan finkaturiko mugen barrenean, salbu eta trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga, hala xedatzen baitu foru lege beraren 162. artikuluak.
Aintzat hartuz aipatutako legeak 139.2, 154, 170.2 eta 175.2 artikuluetan zerga bakoitzerako ezartzen dituen mugak, Etxarri Aranazko Udalak, kontu-hartzailearen proposamena ikusi ondoren, honako erabaki hau hartu du 2009ko abenduaren 17an egindako osoko bilkuran, kontuan izanik foru lege horren 64. artikuluan ezarritakoa:
Lehenbizikoa.-2010eko ekitaldirako onestea ondotik ematen diren zerga-tasak eta uraren tasak ere.
KARGA-TASAK
Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,23358.
Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,800.
Gainbalioa: %10,0:
-5 urtera arte: %2,2.
-10 urtera arte: %2,1.
-15 urtera arte: %2,0.
-20 urtera arte: %2,0.
Eraikuntza, instalazio eta obrak: %3,5.
Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (tokiko indizea) %1,40.
URAREN TASA
(igoera: %3. Bi dezimaletara borobilduko da)
-Etxeko uraren kontsumoa: 0,30 euro.
-Uraren kontsumoa (plusa) 0,12 euro.
-Industriako uraren kontsumoa: 0,59 euro.
-Uraren kuota finkoa: (I-etik-IXra).
- I: 11,41 euro.
- II: 12,89 euro.
- III: 16,82 euro.
- IV: 48,59 euro.
- V: 69,44 euro.
- VI: 103,73 euro.
- VII: 208,19 euro.
- VII: 277,59 euro.
- IX: 521,00 euro.
-Kontagailuaren mantentze lanak: (I-etik- IXra).
- I: 3,93 euro.
- II: 5,26 euro.
- III: 5,83 euro.
- IV: 8,35 euro.
- V: 11,76 euro.
- VI: 18,25 euro.
- VII: 38,90 euro.
- VIII: 48,01 euro.
- IX: 60,05 euro.
Hornidura sareko lotunea: 655,12 euro.
Ur kontratuaren alta (berria) 107,12 euro.
Ur kontratuaren alta (titular aldaketa) 13,39 euro.
Bigarrena.-Erabaki honek 2010eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
Hirugarrena.-Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz, aldatutzat jotzen dira ordenantza fiskalak erabaki honek eragiten dien neurrian, eta 2010eko urtarrilaren 1etik hasiko dira aplikatzen. Aldaketak tarifei baizik eragiten ez dienez, haien testua, aldatu dena salbu, bere garaian Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen hura bera izanen da.
Laugarrena.-Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, erabaki honetako udal ordenantzen tarifak, hasiera batean onesten direnak, Udalaren iragarki oholean egonen dira ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Behin betikoz onetsitzat joko dira, epe hori erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iraganez gero.
Bosgarrena.-Iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ediktuak Etxarri Aranazko Udaleko iragarkien oholean, Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.6.a) artikuluarekin bat.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz. Orobat, ohartarazten da erabaki honen aurka, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat aurkez daitekeela hautara, Nafarroako Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluan oinarrituz:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta ondoko hilabetean.
Etxarri Aranatzen, 2010eko urtarrilaren 14an.-Alkatea, Maider Goñi Errazkin.
Iragarkiaren kodea: L1002550