23. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

1. banaketa eremuko 2. sektorea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2010eko otsailaren 4an alkateak eman 14/10 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko 1. banaketa eremuko 2. sektorea urbanizatzeko proiektua, Sebastián López Aznárez arkitektoak prestatua. Jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, hogei egun baliodunean egon ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea aztertu nahi duen ororen eskura, eta epe horretan alegazioak aurkezten ahalko dira.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74, 76 eta 134.5 artikuluetan xedatutakoa bete dadin.

Donezteben, 2010eko otsailaren 5ean.-Alkatea, Miguel San Miguel.

Iragarkiaren kodea: L1002181