2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO H.H.S.en MANKOMUNITATEA
Akats zuzenketa peoi izateko hiru lanposturen oposizio-lehiaketan
2009ko 156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ean, argitara eman zen Nafarroako Erriberagoieneko H.H.S.en Mankomunitateko peoi izateko hiru lanpostu, lan-araubide finkoarekin, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.
Deialdi horren oinarriak honelaxe aldatu behar dira:
A) 1. oinarria. "Peoi izateko hiru lanpostu" dioen tokian, honela esan behar du: "Peoi izateko hiru lanpostu, kopurua lauraino handitzen ahal dela."
B) 7. oinarria. Honela dioen tokian: "aski izanen da izangaiek aurreko puntuan zehazturiko baldintza guztiak betetzen dituztela adierazten duen zinpeko aitorpena aurkeztea", honela esan behar du: "eskabidearekin batera, zinpeko aitorpena eta eskola graduatuaren tituluaren fotokopia konpultsatua edo haren baliokidea aurkeztu behar dira."
Azkoienen, 2010eko urtarrilaren 20an.-Mankomunitateko burua, Lourdes Aramburu Ortega.
Iragarkiaren kodea: L1002541