23. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO H.H.S.en MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa peoi-gidari izateko
hiru lanposturen oposizio-lehiaketan

2009ko 158. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 25ean, argitara eman zen Nafarroako Erriberagoieneko H.H.S.en Mankomunitateko peoi-gidari izateko hiru lanpostu, lan-araubide finkoarekin, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Deialdi horren oinarriak honelaxe aldatu behar dira:

A) 1. oinarria. "Peoi-gidari izateko hiru lanpostu" dioen tokian, honela esan behar du: "Peoi-gidari izateko hiru lanpostu, kopurua lauraino handitzen ahal dela."

B) 7. oinarria. Honela dioen tokian: "aski izanen da izangaiek aurreko puntuan zehazturiko baldintza guztiak betetzen dituztela adierazten duen zinpeko aitorpena aurkeztea", honela esan behar du: "eskabidearekin batera, zinpeko aitorpena, eskola graduatuaren tituluaren fotokopia konpultsatua edo haren baliokidea eta C motako gidabaimenaren fotokopia konpultsatua aurkeztu behar dira."

Azkoienen, 2010eko urtarrilaren 20an.-Mankomunitateko burua, Lourdes Aramburu Ortega.

Iragarkiaren kodea: L1002540