23. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

139/2010 EBAZPENA, urtarrilaren 27koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, Tuterako Udalaren Ur Batzordearen 2010eko ur hornidurarako tarifak onesten dituena.

Tuterako Udalak ur horniduraren 2010eko tarifak onartzeko eskaria aurkeztu du, zerbitzu hori Jarduera ekonomikoa sustatu eta liberalizatzeko presako neurri fiskalei buruzko ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren 2. eranskinean (autonomia erkidegoetako prezio baimenduak) sailkatuta baitago (139. Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Ikusirik Merkataritza eta Nazioartekotze Zerbitzuak eman duen txostena, Tuterako Udalaren Ur Batzordeak ur horniduraren zerbitzuko tarifak onesteko egindako eskaerari buruzkoa.

2009ko azaroaren 24an egindako bilkuran, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteen iritziak entzun ondoren, eta Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Legea onesten duen azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren 39. d) artikulua betez.

Adierazitakoarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.-Tuterako Udalaren Ur Batzordearen 2010eko ur hornidurarako tarifa hauek onestea:

A) Hornidurarako kuota finkoa: kontagailuaren diametroaren arabera.

KONTAGAILUAREN DIAMETROA
(m/m)

HIRUHILEKO
KUOTA
(euroak)

13

9,75

15

12,97

20

20,77

25

31,20

30

43,68

40

74,98

50

195,00

65

487,50

80

585,00

100

812,47

125

1.299,97

150

1.625,03

200

3.120,00

250

3.249,97

300

5.037,53

B) Kuota aldakorra: prezioa, kontsumituriko m3-ko.

Behe hornidura

A-1 tarifa: etxebizitzetako erabilera

0,3763

A-2 tarifa: industria, merkataritza eta zerbitzuetako erabilera. Industriari, merkataritzari, bulegoei, langelei, kirol instalazioei, obrei eta abarri aplikatzen zaie.

0,6123

A-3 tarifa: hainbesteko finko bateko hornidurak, ur-hargune eta sute-ahoen bidez, kontagailurik gabe

0,6123

A-4 tarifa: finka partikularretan ureztatzeko eta aisiarako izaten den erabilera

0,6123

A-6 tarifa: ongintza zentroak eta ikastetxeak eta administrazio publikoak. Ongintza zentroak, ofizialki onarturiko Haur Eskolako eta DBHko ikastetxeak eta unibertsitateak eta administrazio publikoko zentroak sartzen dira

0,3763

A-9 tarifa: ezkutuko ur jarioen ondoriozko kontsumoa

0,3763

Goi hornidura

B1 tarifa: uraren goi hornidura beste udalerri batzuei

0,2822

B2 tarifa: ''Ciudad Agroalimentaria de Tudela'' izeneko sozietate publikoari uraren goi hornidura egitea, salbuespenez

0,3045

C) Kuota finkoak, suteetako ur-hargune zigilatuengatik: dagokion hartune edo kontagailuaren kalibrearen arabera.

KONTAGAILUAREN DIAMETROA
(m/m)

HIRUHILEKO
KUOTA
(euroak)

25

6,24

30

8,74

40

15,00

50

39,00

65

97,50

80

117,00

100

162,49

125

259,99

150

325,01

200

624,00

250

649,99

300

1.007,51

2.-Dagokion kuotaren gainean legeek unean-unean finkatzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko dira, haiek ezartzen duten moduan eta halabereko baldintzetan.

3.-Tarifa horiek 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dira.

4.-Ebazpen hau Merkataritza eta Nazioartekotze Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5.-Ebazpen hau Nafarroako Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteei jakinaraztea eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

6.-Ebazpen hau Tuterako Udalaren Ur Batzordeari jakinaraztea eta aditzera ematea haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

7.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 27an.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F1001538