1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
9/2010 EBAZPENA, urtarrilaren 27koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beharrezkoa den Gaitasun Artistikoaren proba egiteko deialdia egiten duena.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 52. artikuluaren 1. eta 2. idatz-zatiek eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen antolamendu orokorra ezartzen duen maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluak, eta Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzaren erdi eta goi mailako heziketa zikloen curriculuma ezartzen duten foru dekretuek xedatzen dutenaren arabera, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko, "zuzeneko sarrera" edo "probaren bitartez" betebeharrez gain, kasuan kasuko ikasketak aprobetxamenduz egiteko behar adina gaitasun eta ezagutza artistikoa frogatzeko proba zehatza gainditu beharko da.
Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak emandako aldeko txostena ikusita, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehena.-Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beharrezkoa den Gaitasun Artistikoaren proba egiteko deialdia egitea, I. eranskinean ageri diren oinarrien arabera.
Bigarrena.-Deialdi honen, oinarrien eta horien aplikazio egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.
Hirugarrena.-Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
Laugarrena.-Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ikastetxeen Plangintza eta Garapenerako Atalera, Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegora, Argibide eta Agiri Bulegora eta Iruñeko eta Corellako arte eskoletara.
Iruñean, 2010eko urtarrilaren 27an.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, Pedro González Felipe.
I. ERANSKINA
Oinarriak
1.-Honako hauek ez dute erdi eta goi mailetan sartzeko Gaitasun Artistikoaren proba egin beharrik izanen:
a) Proba hori, hurrenez hurren, aurreko deialdiren batean gainditu dutenek.
b) Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari titulua edo baliokidetzat jotzen den titulua dutenek.
c) Arte Batxilergoaren edo Arte Batxilergo Esperimentalaren titulua dutenek.
d) Arte Plastikoetako goi mailako titulua edo eta Diseinuko goi mailako titulua dutenek, beren espezialitateetan, edo baliokidetzat jotzen diren tituluak.
e) Kultur Ondasunak Zaindu eta Zaharberritzeko goi mailako titulua dutenek, bere espezialitateetan.
f) Arte Ederretako, Arkitekturako edo Industri Diseinuko Ingeniaritza Teknikoko lizentzia dutenek.
g) Zein heziketa ziklotan sartu nahi den, haren lanbide gaitasunekin zuzenean erlazionatutako lan esperientzia, urtebetekoa gutxienez, frogatzen dutenek. Honako agiriak aurkeztu beharko dituzte:
Lantoki izandako enpresaren ziurtagiria, datu hauekin: kontratuaren iraupena, egindako lana eta zenbat denbora egin duen lan horretan. Beren kontura lan egiten duten langileak izanez gero, tributupekoen zentsuan izena emanak daudela frogatzea.
h) "Arteak" modalitateko goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba gainditu dutenek.
2.-Halaber, honako hauek ez dute erdi mailan sartzeko Gaitasun Artistikoaren proba egin beharrik izanen:
a) Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulu bat dutenek.
b) Uztailaren 24ko 2127/1963 Dekretuak ezarritako ikasketa planen Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen ikastaro komunak gainditu dituztenek; arte-ikasketetako ikastetxeetako esperientzien erregulazioari buruzko martxoaren 28ko 799/1984 Errege Dekretuaren babesean ezarritako izaera esperimentaleko kurtsoak, bai eta ikastetxeetan hezkuntza arloko esperimentazioa egiteko arau orokorrak ezartzen dituen maiatzaren 9ko 942/1986 Errege Dekretuan ezarritakoak ere gainditu dituztenek.
Izena ematea
3.-Eskabidea II. eranskinean ageri den eredu normalizatuaren arabera aurkeztu beharko da.
-Lehendabiziko deialdia. Iruñeko edo Corellako arte eskoletan, 2010eko martxoaren 2tik 9ra bitarte, biak barne.
-Bigarren deialdia. Iruñeko Arte Eskolan, 2010eko irailaren 1etik 3ra bitarte, biak barne.
4.-Bi deialdietan onartutakoen behin-behineko eta behin betiko zerrendak arte eskoletan argitaratuko dira, proba egin aurretik behar besteko denborarekin.
Epaimahaiak
5.-Epaimahai bat eratuko da arte eskola bakoitzean. Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak izendatutakoa izanen da eta honako hauek osatuko dute: epaimahaiburuak, idazkariak eta bi mahaikidek. Horiek 2009-2010 ikasturtean Iruñeko edo Corellako arte eskoletan edozein irakasle-kidegotan aritzen diren irakasleak izanen dira.
6.-Epaimahaiaren eginkizunak hauek izanen dira:
a) Gaitasun Artistikoaren proba egin eta ebaluatzeko prozesua antolatzea, zuzen egin dadila begiratzea eta prozesuko aktak egitea.
b) Probako ariketak egitea.
c) Onartu diren izangaien behin-behineko eta behin betiko aktak argitaratzea eta haien aurka jartzen diren erreklamazioak ebaztea.
d) Proban egotea eta zuzen egiten dela ziurtatzea.
e) Izangaien nortasuna egiaztatzea.
f) Probako ariketak zuzendu eta kalifikatzea.
g) Emaitzen aktak egin eta argitaratzea eta haien aurka jartzen diren erreklamazioak ebaztea.
e) idatz-zatiari dagokionez, agiriak aztertzean, izangairen baten nortasunaren inguruan zalantzarik izanez gero, kasuan kasuko epaimahaiak baimena emanen dio pertsona horri probak egiteko. Proba bukatuta, epaimahaiak eskatuko dio bere nortasuna inolako zalantzarik gabe froga dezala, egokien deritzon prozeduraren bidez. Egiaztatu ezik, ulertuko da ez duela proba egin.
7.-Bi deialdietan ariko diren epaimahaiak 2010eko apirilaren 7an eratuko dira.
8.-Epaimahaiburuek zilegi izanen dute behar diren laguntzaileak izendatzea, izena eman duten izangaien kopuruaren arabera.
Laguntzaile horiek kasuan kasuko arte eskolan eskola ematen ari diren irakasleak izanen dira.
Hauek izanen dira laguntzaileen eginkizunak:
-Ikasgelak antolatzea.
-Probarako ereduak prestatzea.
-Probara joan eta kontrolatzea.
-Izangaien nortasuna frogatzea.
Proba egiteko lekua, eguna eta ordua
9.-Gaitasun Artistikoaren lehendabiziko deialdiko proba izena eman den arte eskolan eginen da.
-Erdi mailakoa: 2010eko apirilaren 28an.
-Goi mailakoa: 2010eko apirilaren 29an.
Ordutegi honen arabera:
-15:30ean: deia eta izangaien dokumentazioa egiaztatzea.
-16:00etan: probaren garapena. Iraupena: 3 ordu.
10.-Gaitasun Artistikoaren bigarren deialdiko proba, hala erdi mailakoa nola goi mailakoa, Iruñeko Arte Eskolan eginen da 2010eko irailaren 6an, lehendabiziko deialdiko ordutegi eta iraupen berekin.
Probaren emaitzak eta erreklamazioak
11.-Gaitasun Artistikoaren lehendabiziko deialdiko probaren emaitzak proba egiten den ikastetxean eta Hezkuntza Departamentuko web orrian (http://www.educacion.navarra.es) argitaratuko dira.
-Erdi mailako Gaitasun Artistikoaren proba: behin-behineko emaitzak 2010eko maiatzaren 10ean eta behin betiko emaitzak, 13. oinarrian adierazitako erreklamazioak aurkezteko epea iragan ondoren, 2010eko maiatzaren 17an.
-Goi mailako Gaitasun Artistikoaren proba: behin-behineko emaitzak 2010eko maiatzaren 19an eta behin betiko emaitzak, 14. oinarrian adierazitako erreklamazioak aurkezteko epea iragan ondoren, 2010eko maiatzaren 24an.
12.-Bigarren deialdiko emaitzak Iruñeko Arte Eskolan eta Hezkuntza Departamentuko web orrian argitaratuko dira, 2010eko irailaren 7an, eta behin betiko emaitzak, berriz, hurrengo oinarrian adierazitako erreklamazioak aurkezteko epea iragan ondoren, 2010eko irailaren 10ean.
13.-Erreklamazioak mahaiburuari igorritako idazkiaren bidez aurkeztuko dira, proba egiten den ikastetxe berean, behin-behineko emaitzak argitaratu eta bi eguneko epean.
14.-Erreklamazioak aurkezteko epea bukatutakoan, epaimahaia bilduko da horiek aztertu eta ebazteko. Epaimahaiak horien gainean hartutako ebazpena jakinarazteko prozedura behin betiko akta jendaurrean jartzea izanen da.
15.-Behin betiko aktak jendaurrean jarri ondoren, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiari zuzendua, emaitzen behin betiko aktak argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Egiaztapena
16.-Erdi mailako Gaitasun Artistikoaren proba gaindituz gero, horrek balioa izanen du Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako heziketa ziklo guztietarako.
17.-Goi mailako Gaitasun Artistikoaren proba gaindituz gero, horrek balioa izanen du Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi eta goi mailako heziketa ziklo guztietarako.
18.-Arte Eskolako zuzendariak, III.eta IV. eranskinetan agertzen diren eredu normalizatuak erabiliz, ziurtagiria eginen die proba gainditzen duten izangaiei, "Gai" direla adieraziz eta lortutako zenbakizko kalifikazioa aipatuta, hamarren batekin.
Edukia, garapena eta ebaluazio-irizpideak
19.-Proba desberdina eginen da erdi eta goi mailetan. Probaren egitura V. eranskinean zehaztuta dago. Bi ariketa izanen ditu:
a) Ematen den gai bati buruzko zirriborroak egitea; gero eginen den kolorezko marrazki baten oinarri izanen dira. Zirriborroen xedea ikus-mezu funtzional bat planoan prestatzea izanen da.
Izangaiaren sentsibilitate artistikoa eta sormena, konposizioak egiteko gaitasuna eta komunikatzeko zentzua baloratuko dira; halaber, berariazko gaitasun eta trebetasunak, gauzak atzemateko eta ikusteko gaitasuna, bai eta arte plastikoetarako eta diseinurako gaitasuna eta joera baloratuko dira.
b) Aurreko ariketan egin diren zirriborro horietako bat burutzea.
Izangaiak bere ideiak zehazteko eta egoki aurkezteko duen gaitasuna baloratuko da, irudikatzeko eta komunikatzeko gaitasuna, bai eta bere lanean erakutsi duen zentzu artistikoa eta sentsibilitatea ere. Horrekin batera, izangaiaren sormena, espazioaren zentzua eta konposiziorako duen gaitasuna, koloreak aukeratzeko eta konbinatzeko sentsibilitatea eta Arte Plastikoetarako eta Diseinurako gaitasuna eta joera baloratuko dira.
20.-Probaren kalifikazioa izanen da bi ariketen batez besteko aritmetikoa; horietariko bakoitza 0tik 10era baloratuko da. Proba gainditutzat jotzeko azken kalifikazioan 5 puntu edo gehiago lortu beharko dira eta ariketa bakoitzean gutxienez 5.
21.-Proba honen emaitza "Gai" edo "Ezgai" izanen da, eta zenbakizko kalifikazioa ere adieraziko da, 0tik 10era, hamarren batekin.
22.-Ikastetxeek argibideak emanen dizkiete Gaitasun Artistikoaren proba egiteko izena ematen dutenei, edukiak eta garapena ezagut ditzaten.
II. ERANSKINA
Gaitasun Artistikoaren proba egiteko inskripzioa
DATU PERTSONALAK |
1. deitura | 2. deitura | Izena | NAN / AIZ |
Jaioteguna: | Helbidea: kalea/plaza | PK: | Herria |
Probintzia | Telefonoa | |
ESKATZEN DU: Gaitasun Artistikoaren proba egiteko onartzea. Maila: ? Erdi maila ? Goi maila |
.........(e)n, 2010eko ......aren ....(e)an.
Eskatzailearen sinadura
Bildutako datuak behar den bezalako konfidentzialtasunarekin eta erreserbarekin informatizatuko dira eta bildutako helbururako bakarrik erabiliko dira, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera.
III. ERANSKINA
Gaitasun Artistikoaren probaren ziurtagiria
Erdi maila.
.......................................................... jaun/andreak ......................... (e)ko Arte Eskolako zuzendariak
Aditzera ematen du:
2010eko ..............aren .........(e)an egindako erdi mailako Gaitasun Artistikoaren probaren ebaluazio aktaren arabera, .................................. jaunak/andreak, .................. NANa duenak, GAI dela frogatu duela, azkeneko kalifikazioa .................. puntukoa izan baitu. Proba hori ...../2010 Ebazpenaren bidez arautu zen.
Kalifikazio horri esker, ikasleak onartzeko arauei jarraikiz, Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako heziketa zikloetan zuzenean sartzen ahal da, betiere gainerako baldintzak betetzen baditu.
Iruñean/Corellan, 2010eko ....................aren ..............(e)an.
Zuzendaria Idazkaria
Sinatua: Sinatua:
IV. ERANSKINA
Gaitasun Artistikoaren probaren ziurtagiria
Goi maila.
.......................................................... jaun/andreak ......................... (e)ko Arte Eskolako zuzendariak
Aditzera ematen du:
2010eko ..............aren .........(e)an egindako goi mailako Gaitasun Artistikoaren probaren ebaluazio aktaren arabera, .................................. jaunak/andreak, .................. NANa duenak, GAI dela frogatu duela, azkeneko kalifikazioa .................. puntukoa izan baitu. Proba hori ...../2010 Ebazpenaren bidez arautu zen.
Kalifikazio horri esker, ikasleak onartzeko arauei jarraikiz, Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi eta goi mailako heziketa zikloetan zuzenean sartzen ahal da, betiere gainerako baldintzak betetzen baditu.
Iruñean/Corellan, 2010eko ....................aren ..............(e)an.
Zuzendaria Idazkaria
Sinatua: Sinatua:
V. ERANSKINA
Gaitasun Artistikoaren probaren ezaugarriak
ERDI MAILA |
| MARRAZKIAK/ZIRRIBORROAK EGITEA | EGIN DIREN ZIRRIBORROETAKO BAT GARATZEA |
Probaren garapena eta ebaluazio irizpideak | -Gai jakin bati buruzko marrazki edo zirriborroak egitea; gero burutuko den kolorezko marrazki baten oinarri izanen dira -Baloratuko dira sormena, gaitasun eta trebetasun berariazkoak, gauzak behatzeko eta atzemateko gaitasuna, bai eta ezarri diren lanbide arlo horien esparruko arte plastikoetarako eta diseinurako gaitasuna eta joera ere | -Aurreko ariketan egin diren zirriborro horietako bat burutzea -Baloratuko dira hautagaiak sorkuntzarako duen gaitasun artistikoa, espazioaren zentzua eta konposiziorako duen gaitasuna, koloreak aukeratzeko eta konbinatzeko sentsibilitatea eta Nafarroan ezarrita dauden lanbide arlo horien esparruko arte plastikoetarako eta diseinurako gaitasuna eta joera |
Ondoko lanbide arloetan sartzeko aukera ematen du: | -Industria diseinua -Diseinu grafikoa -Barnealdeen diseinua -Eskulturaren arte aplikatuak -Liburuaren arloko arte aplikatuak -Jantzigintzaren arloko arte aplikatuak -Hormaren arloko arte aplikatuak | -Loreen bidezko artea -Zeramika artistikoa -Esmalte artistikoak -Artearen arloko bitxigintza -Ehun artistikoak -Beira artistikoak |
Gutxienekoa | 5 | 5 |
Ponderazioa | %50 | %50 |
Iraupena | 3 ordu |
GOI MAILA |
| MARRAZKIAK/ZIRRIBORROAK EGITEA | EGIN DIREN ZIRRIBORROETAKO BAT GARATZEA |
Probaren garapena eta ebaluazio irizpideak | -Zirriborroen xedea ikus-mezu funtzionala planoan prestatzea izanen da -Hautagaiaren sentsibilitate artistikoa eta sormena, konposizioak egiteko gaitasuna eta komunikatzeko zentzua baloratuko dira | -Aurreko ariketan egin diren zirriborro horietako bat burutzea -Hautagaiak bere ideiak gauzatzeko eta egoki aurkezteko duen gaitasuna baloratuko da, irudikatzeko eta komunikatzeko gaitasuna, bai eta bere lanean erakutsi dituen zentzu artistikoa eta sentsibilitatea ere |
Ondoko lanbide arloetan sartzeko aukera ematen du: | -Industria diseinua -Diseinu grafikoa -Barnealdeen diseinua -Eskulturaren arte aplikatuak -Liburuaren arloko arte aplikatuak -Jantzigintzaren arloko arte aplikatuak -Hormaren arloko arte aplikatuak | -Loreen bidezko artea -Zeramika artistikoa -Esmalte artistikoak -Artearen arloko bitxigintza -Ehun artistikoak -Beira artistikoak |
Gutxienekoa | 5 | 5 |
Ponderazioa | %50 | %50 |
Iraupena | 3 ordu |
Iragarkiaren kodea: F1001574