23. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2010eko otsailaren 8an hartua, Etxalarko usategiak interes kulturaleko ondasun deklaratzen dituena, kultur paisaiaren kategorian. Ondasun hori Etxalarren dago (Nafarroa).

Kulturako zuzendari nagusiak urriaren 31n emandako 805/2008 Ebazpenaren bidez, Etxalarko usategiak interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea ireki zen, kultur paisaiaren kategorian.

Ebazpen horren bidez, jendaurrean egoteko epe bat ireki zen, 30 egunekoa. Epe horretan 4 alegazio aurkeztu ziren, Kulturako zuzendari nagusiak maiatzaren 28ko 363/2009 Ebazpenaren bidez ezetsi zituenak.

2009ko urtarrilaren 8an, Miguel María Irigoyen Sanzberro jaunak, Usoa ehiztari elkartearen ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen Kulturako zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 363/2009 Ebazpenaren aurka. Errekurtsoa Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariaren urriaren 7ko 90/2009 Foru Aginduaren bidez ezetsi zen.

Interes Kulturaleko Ondasunen Deklarazioa arautzen duen urriaren 3ko 217/1986 Foru Dekretuan (abenduaren 30eko 572/1991 Foru Dekretuak aldatua) eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 12. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenen esparruan interes kulturaleko ondasunen deklarazioak Nafarroako Gobernuaren erabakien bidez eginen dira.

Horrenbestez, Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legean ezarritakoa betez, eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak,

ERABAKI DU:

1. Etxalarko usategiak interes kulturaleko ondasun deklaratzea, kultur paisaiaren kategorian. Ondasun hori Etxalarren dago (Nafarroa).

2. Deklarazioaren ondorioz, Etxalarko udal mugapean ukitutako lurzatiak hauek dira:

10. poligonoko 24., 25., 26., 27., 32., 58. eta 59. lurzatiak.

8. poligonoko 8., 35., 41. eta 44. lurzatiak.

Deklarazioari buruzko espedienteko planoan eta gainerako dokumentazioan ageri dira foru dekretu honetan aipatzen den ondasunaren azalpen osagarria eta deklarazioak ukitzen duen eremua.

3. Erabaki honek onesten denetik aurrera izanen ditu ondorio administratiboak.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du, eta horren kontra errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da:

Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, foru dekretua jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien Salari zuzendua, foru dekretua argitaratu eta, biharamunetik hasita, bi hilabeteko epean.

Iruñean, 2010eko otsailaren 8an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1002397