23. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, 2010eko otsailaren 8koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Iruñeko Udalari frekuentzia modulatuko uhin metrikoen bidezko irratidifusioko zerbitzu publikoaren kontzesioa ematen diona, hura udal titulartasuneko igorgailu baten bidez eskain dezan.

Telekomunikazioen Antolamenduari buruzko abenduaren 18ko 31/1987 Legearen 26.5 artikuluak ezartzen duenez, gizarte komunikabideen arloan eskudun diren autonomia erkidegoek emanen dituzte frekuentzia modulatuko uhin metrikoko irrati zerbitzuen kontzesioak, eta hori da hain zuzen ere Nafarroako Foru Komunitatearen kasua.

Artikulu horri dagokionez, Soinu bidezko irratidifusioko udal irratien antolaketa eta kontrolari buruzko apirilaren 8ko 11/1991 Legearen xedapen gehigarriak dio Gobernuak emanen dituela udalen soinu bidezko irratidifusioko zerbitzu publikoa eskaintzeko administrazio kontzesioak; bestela, eskumen hori esleitua duten autonomia erkidegoen organo exekutiboek.

Bestetik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoak 55.1 artikuluan ezartzen duenez, Nafarroari dagokio irratidifusioaren eta telebistaren araubidea legez garatu eta gauzatzea.

Horren ondorioz onetsi zen abenduaren 21eko 431/1992 Foru Dekretua, kontzesio administratiboen araubidea zehazten duena Udal titulartasuneko igorgailuen bidezko frekuentzia modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-difusioko zerbitzu publikoa eskaintzeko. Hartan ezartzen denez, Nafarroako Gobernuari dagokio behar diren kontzesio administratiboak ematea, frekuentzia modulatuko uhin metrikoen bidezko irratidifusioko zerbitzu publikoa Nafarroako Foru Komunitateko udalek eskain dezaten, ezarritako baldintzak bete ondoren eta gai honetarako dagoen legeriarekin bat.

Iruñeko Udalak udal titulartasuneko igorgailu baten kontzesioa eskatu zuen eta aipatu 431/1992 Foru Dekretuan ezarritako tramiteak bete ditu.

Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren menpeko Telekomunikazioetako eta Informazioaren Gizarterako Estatuko Idazkaritzak, Telekomunikazioen Ikuskapenerako Nafarroako buruaren bitartez, baimena ematen du Iruñeko Udalaren irrati estazioa abian hasteko, jaso den komunikazioaren eranskinean zehaztutako ezaugarri teknikoen arabera; izan ere, udal horretako irrati estazioko instalazioetan egindako azterketa teknikoaren emaitza ona izan da.

Horrenbestez, bidezko da Iruñeko Udalari ematea frekuentzia modulatuko uhin metrikoen bidezko irratidifusioko zerbitzu publikoaren kontzesioa, udal titulartasuneko igorgailu baten bitartekoa, aipatu foru dekretuaren 10. artikuluak ezartzen duen bezala.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Iruñeko Udalari ematea, hamar urterako, frekuentzia modulatuko uhin metrikoen bidezko irratidifusioko zerbitzu publikoaren kontzesioa, udal titulartasuneko igorgailu baten bitartekoa, ezaugarri tekniko hauek dituela:

Emisioaren izena: 256KF8EHF

Frekuentzia (MHz): 93.7

Koordenatu geografikoak: 42.º I 48' 7.12"/001.ºM 36' 3.5"

Kota (m): 535

Mastaren garaiera (m): 10

Zentro elektrikoaren altuera (m): 7

Antenaren gehieneko garaiera eraginkorra (m): 104

Transmisio ekipoaren potentzia nominala (W): 250

Potentzia irradiatua (W): 500

Irteerako potentzia baimendua (W) 188

Irabazia (dB): 4.8

Galerak /dB): 0.5

Emisioaren polarizazioa: bertikala

Zuzentarauak: zuzentaraua

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki honen berri ematea Iruñeko Udalari, Telekomunikazioen eta Informazio Gizarterako Estatu Idazkaritzari, Telekomunikazioen Ikuskapenerako Nafarroako Burutzari, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluari eta Nafarroako Gobernuaren Eledunaren Bulegoa-Komunikazio Zuzendaritza Nagusiko Komunikazio Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko otsailaren 8an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1002396