20. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Zitazio zedula. 0000014/2010 betearazpena

Asados Rotxapea, S.L.ren eta José Luis Ruiz Amaten aurka, Asados Rotxapea, S.L.k eta José Luis Ruiz Amatek eskaturik, epaitegi honetan bideratu den 0000014/2010 betearazpenean, langilea berriz ez hartzeagatiko auziari buruzko bilera eginen da 2010eko martxoaren 8an, 09:05ean, 15. judizio-aretoan (Justizia Jauregia, San Roke kalea, 4, lehen solairua). Honen bidez ekitaldi horretarako zitazioa egiten zaie Asados Rotxapea, S.L.ri eta José Luis Ruiz Amati, eta agertu ezean ekitaldia haiek gabe eginen dela ohartarazten zaie.

Ekitaldi horretan beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatu eta frogatu ahal izanen dute alderdi betearazleak alegatzen duenari buruz, hots, langilea berriz hartu ez izanari buruz. Erabili nahi dituzten eta ekitaldian gauza daitezkeen froga guztiak eraman beharko dituzte. Berak ager daitezke, edo ordezkari bat bidali, ahalorde askietsia duena eta egitateak zuzenean ezagutzen dituena. Aurkako alderdiaren galderei edota ofiziozkoei erantzun beharko diete, eta bestela egiaztatutzat jo daitezke kalte egiten dieten egitateak. Agertzen ez badira ekitaldia haiek gabe eginen da.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Eta Asados Rotxapea, S.L.ri eta José Lluis Ruiz Amati zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 29an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1001810