20. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 622/2009 demanda

Julián María Olcoz Burguik eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Dena Obras y Proyectos S.L.U.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka epaitegi honetan bideratu den 622/2009 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Baiesten dut Julián Olcoz Burguik Dena Obras y Proyectos S.L.U.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda, eta horrenbestez enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 6.136,54 euro ordaintzera, gehi %10eko berandutza-interesak, eta Soldatak Bermatzeko Funtsa kondenatzen dut deklarazio honi men egitera.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunetan. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston (Nafarroako Gorteen kalea, 0030-8025 bulegoa) duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, 4148.0000.65.0622 09 kontuan, 150,25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, aparteko eragiketa batean, baina banku eta bulego berean, baina 4148.0000.67.0622 09 kontuan, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru sarrerak banku-transferentziaren bidez egiten badira, 8025 zenbakia jarri beharko da, bulego hartzailearen gako gisa.

Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut.

Eta Dena Obras y Proyectos S.L.U.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 26an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1001524