20. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpena eta agertzeko zitazioa. 197/2009 betearazpena

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Félix Roque Villcak eskaturik, Duval & Diego Construcciones, S.L.L. enpresaren aurka, kaleratzea dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 197/2009 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

"Eskaera tramitatzeko onartzen da eta erabaki da alderdiei zitazioa egitea, 2010eko otsailaren 18ko eguerdiko 12:05ean epaitegi honetako 2. judizio-aretora ager daitezen, alegatutako egitateak (langilea berriz ez hartzea edo berrartze irregularra) argitzeko. Berekin ekarri beharko dituzte erabili nahi dituzten frogak, bidezkoak deklaratuz gero bertan egin daitezkeenak.

Auzi-jartzaileari ohartarazten zaio bera zuzenean nahiz ordezkariaren bidez agertzen ahal dela, eta bidezko arrazoirik alegatu gabe huts egiten badu eskaeran atzera egin duela ulertuko dela. Enpresaburuari, berriz, ohartarazten zaio bera edo beraren ordezkaria agertu ezean egintza bera gabe eginen dela eta zuzenbidearen arabera dagokion kaltea izanen duela, are kontrako alderdiak adierazten duena egiazkotzat hartzearena ere, hari galdeketa egiteko eskatzen bada."

Igor bitez behar diren idatzagiriak, agindutakoa egin dadin.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera adieraz bekie haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela epaitegi honi zuzendua, jakinarazi ondoko bost egun balioduneko epean.

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 3159.0000.64.0157 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa: "30 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30 errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Eta Duval & Diego Construcciones, S.L.L.ri legezko jakinarazpena eta zitazioa egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko otsailaren 5ean.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1002118