20. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

203/2010 EBAZPENA, urtarrilaren 25ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, antolaketako goi mailako teknikari lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdian probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda eta azken-aurreko ariketa gainditu dutenena argitara eman eta deialdian eskatutako tituluak aurkezteko epea ezartzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak urriaren 17an emandako 184/2008 Ebazpenaren bidez, antolaketako goi mailako teknikari lanpostu batzuk oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2008ko 133. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 31n.

Hautapen prozesua bukatuta eta behar den informazioa jasota, bidezkoa da sarrerako hautapen prozedurako proba guztiak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaiei eta azken-aurreko ariketa gainditu dutenei hamar eguneko epea ematea deialdian eskatutako tituluaren egiaztagiriak aurkezteko, hamargarren oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Antolaketako goi mailako teknikari lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdian proba guztiak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda eta azken-aurreko ariketa gainditu dutenena argitara ematea. Ebazpen honen I. eta II. eranskinetan ageri dira.

2. Probak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaiek eta oposizioko azken-aurreko ariketa gainditu dutenek lizentziadun, ingeniari, arkitekto edo balio bereko tituluaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, edo hori ezean, titulua lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo sarrera prozedurako eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean.

Titulazio horren egiaztagiria Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, Iruña) edo Nafarroako Gobernuko Erregistroaren beste edozein bulegotan (zerrenda 2009ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 18an) aurkeztuko da, edo bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz. Egiaztagiri hori Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura igorri beharko da.

Titulazioari buruzko baldintzak deialdian eskaerak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dira.

3. Eskatutako agiriak ebazpen honek ezartzen duen epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendetan, eta deialdian parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, hamargarren oinarrian ezarritakoaren arabera.

4. Ebazpena eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Gobernuaren Interneteko web orrian (www.navarra.es, "Zerbitzuak", Enplegu Publikoa") eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean argitaratzea.

5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

6. Ebazpena eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 25ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

I. ERANSKINA

Antolaketako goi mailako teknikarien sarrerako hautapen prozesua gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaiak (NAPIko zuzendari kudeatzaileak urriaren 17an emandako 184/2008 Ebazpenaren bidez egindako deialdia)

IZEN-DEITURAK

PUNTUAZIOA

NEREA FERNÁNDEZ ESTANGA

67,49

RAFAEL GONZÁLEZ SOPELANA

64,90

MARÍA ELENA SAN MILLÁN ANGÓS

63,03

ESTEFANÍA MUNARRIZ NUIN

60,61

FRANCISCO JAVIER SEBASTIÁN ROMERO

59,55

PILAR MAYO FALQUE

56,66

II. ERANSKINA

Antolaketako goi mailako teknikarien oposizioko azken-aurreko ariketa gainditu duten izangaiak (NAPIko zuzendari kudeatzaileak urriaren 17an emandako 184/2008 Ebazpenaren bidez deitutako hautapen prozesua)

IZEN-DEITURAK

PUNTUAZIOA

MARÍA TERESA PEDREGAL FERNÁNDEZ

71,89

MARÍA BELÉN JUANPÉREZ EGUINOA

58,57

MARÍA CARMEN MONEO VILDA

53,23

Iragarkiaren kodea: F1002183