20. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 120/2009 berehalako falta-judizioa

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 27an.

Aditzera ematen da Iruñeko Instrukzioko 4. Epaitegi honetan 120/2009 berehalako falta-judizioa bideratzen ari dela, ordena publikoaren kontrako falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

492/2009 Epaia. Iruñean, 2009ko abuztuaren 17an.

Nik, Edilberto Esteban Iglesiasek, Iruñeko Instrukzioko 4. Epaitegiko epaile magistratuak, 120/2009 falta-judizioko autoak aztertu ditut ahozko eta jendaurreko judizioan. Bertan alderdi izan dira, batetik, 408 eta 612 zenbakidun udaltzainak, eta bestetik Valere Claude Demanou Ken Fack jauna, dokumentu gabea, Kamerunen jaioa 1986ko irailaren 18an, eta Fiskaltzak parte hartu du Legeak emandako ordezkaritzarekin. Espainiako Konstituzioak ematen dizkidan ahalmenez baliatuta, epai hau eman dut.

Epaitza:

Valere Claude Demanou Ken Fack, ordena publikoaren kontrako falta baten egilea eta erantzule kriminala den aldetik, 30 eguneko isuna ordaintzera kondenatzen dut, eta eguneko 8 euroko kuota finkatzen dut. Beraz, Valere Claude Demanou Ken Fackek 240 euroko isuna ordaindu behar du.

Valere Claude Demanou Ken Fack kondenatzen dut prozedura honen tramitazioan sortutako prozesu-kostuak ordaintzera.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, idatziz, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Jakinaraz bekie epai hau alderdi guztiei eta eraman bedi haren lekukotza jatorrizko autoetara.

Beraz, epai honen bidez, auzialdi honetan behin betiko epaituz, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut.

Eta Valere Claude Demanou Ken Facki jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 27an.-Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1001519