20. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 230/2009 betearazpen-prozedura

Aditzera ematen da epaitegi honetan 230/2009 betearazpen-prozedura bideratzen ari dela, ebasketa-falta batengatik, eta horren gaineko autoa eman dela. Hona hemen autoaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Xedatu dut: kondenatuari, Viacheslav Rutkovski jaunari, askatasunaz gabetzeko zigorraren betearazpena etetearen onura ematea, betiere legeria indardunean ezarritako baldintzak betetzen baditu hiru hilabeteko epean, eta ohartaraztea baldintza horiek bete ezean zigorrak betearazi eginen direla.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Fiskaltzari eta adieraz bekie haren kontra erreformako errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Eta Viacheslav Rutkovskiri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 27an.-Epaile magistratua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1001518