20. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Enkante publikoa. 926/2009-A betearazpena

Mónica Pérez Orozcok, idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: organo judizial honetan bideratzen ari diren 926/2009-A betearazpen-autoetan erabaki da ediktu honen atal nagusian azaltzen diren ondasun higiezinen enkante publikoa egitea, eta halaxe adierazten da ekitaldia organo honetako entzunaldi-aretoan 2010eko apirilaren 22ko 12:00etan egin dadin, baldintza hauei jarraikiz:

1. Posturak egiteko baldintzak: enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek beren nortasuna frogatu beharko dute. Enkantearen baldintzak ezagutzen dituztela aitortu beharko dute. Gordailu eta kontsignazioen 3161 0000 06 0926 09 kontuan enkantean jartzen diren ondasunen balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute. (Gordailu osoa edo zati bat hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten bada, gordekinean azaldu beharko da). Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Kasu horretan, ez du enkantean parte hartzeko dirurik jarri beharko. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 647., 669.1 eta 666. artikuluak).

2. Idatzizko posturak. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan. Gutun-azalak enkantearen ekitaldiaren hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 648. artikulua).

3. Titulazioa eta zamak. Enkantean parte hartzeak berarekin dakar posturagileek autoetan agertzen den titulazioa askitzat hartzea edo, hala bada, titulaziorik ez dagoela onartzea. Era berean, auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek bere horretan segitzen dutela onartuko dute, halakorik bada, eta errematea beren alde esleituz gero, kredituen erantzukizunean subrogatuko direla.

Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, ondasunen titulazioa epaitegiko idazkaritzan daude ikusgai (PZLaren 668. eta 669.2 artikuluak).

4. Posturak egin ahal izateko jarritako gordailuen xedea. Errematea onetsita, posturagileei jarritako dirua itzuliko zaie, posturagile onenari izan ezik. Gainerako posturagileek eskatzen ahalko dute bakoitzak jarritako dirua epaitegiaren esku gelditzea, erremategileak gainerako dirua ordaindu ezean, haren ondotik daudenen aldeko errematea onets dadin, egindako posturen arabera. (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikulua).

5. Enkantearen porrota. Erremategileak falta den dirua ezarritako epean ordaintzen ez badu edo bere erruagatik salmenta ondoriorik gabe gelditzen bada, egindako gordailua galduko du. (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 653. artikulua).

Pisu bat Iruñean, Santa Engrazia kaleko 11n, lehen solairuko eskuinaldean. Iruñeko 1. Jabetza Erregistroan inskribaturik dago: 707-n liburukia, 341. liburua, 74. orriaren atzealdea, 9.112-n finka.

Balorazioa: 98.600 euro.-Laurogeita hemezortzi mila eta seiehun euro.

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 20an.-Idazkari judiziala, Mónica Pérez Orozco.

Iragarkiaren kodea: J1001544