20. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 2365/2009 jaraunsle-deklarazioa

Epaitegi honetan abintestato jaraunsleak deklaratzeko 2365/09 espedientea bideratzen ari da. José María Barco García jaunak sustatu du, Araiz prokuradore jaunak ordezkaturik. Jarauntsia utzi duena Antonio Barco Angulo jauna da, Vianan (Nafarroa) jaioa, 1932ko azaroaren 8an, eta Iruñean (Nafarroa) bizi zena. 2009ko abuztuaren 17an hil zen, Iruñean, Amalia Labeaga Mendiola andrearen alargun zela, ondorengorik gabe eta inolako testamentu-xedapenik egiletsi gabe.

Honen bidez, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 984. artikuluan ezarritakoari jarraituz, dei egiten zaie jarauntsi horretarako eskubide berdina edo hobea dutela uste duten pertsonei, hogeita hamar eguneko epean ager daitezen epaitegi honetan hura erreklamatzera, eta ohartarazten zaie agertu ezean zuzenbidearen arabera dagokien kaltea izanen dutela.

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 27an.-Idazkari judiziala, María Teresa Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1001530