20. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 14/2009 judizio monitorioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru bat dela-eta, eta horren gaineko autoa eman dela. Hona hemen autoaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

118-2010 autoa.

J. Miguel Iriarte Barberena jauna, Iruñeko Lehen Auzialdiko 2. Epaitegiko epaile magistratua.

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 25ean.

Aurrekariak:

Lehenbizikoa.-Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Navarrak, Miguel González Oteiza prokuradore jaunak ordezkaturik, prozedura monitoriorako hasierako eskaera aurkeztu zuen Juan Antonio Felipe Moreno jaunaren aurka. Probidentzia bidez, eskaera onartu, eta eskatutako diru kopurua ordaintzeko errekerimendua egitea erabaki zen. Errekerimendua egin da eta inor ez da agertu, ezta aurka egiteko edo ordaindu izana frogatzeko agiririk aurkeztu ere.

Arrazoibide juridikoak:

Lehenbizikoa.-Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 816.1 artikuluak xedatzen duenez, ordaintzeko errekerimendua jasoz gero, zordunak hogei eguneko epean eskatzaileari ordaindu behar dio edo aurka egiteko agertu behar du, eta bestela betearazpena abiarazteko autoa emanen da, zor duen diru kopurua ordain dezan.

Kasu honetan hartzekodunaren eskaerak, zordunari egin zaion errekerimenduak eta auzitegi honetan agertu ez izanak bide ematen dute betearazpena berekin dakarren titulua osatzeko, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 517. eta 816.1 artikuluko 9. idatz-zatian ezarritakoarekin bat. Diru kopuru mugaeguneratu, zehaztu eta likidoa erreklamatzen da, eta ez da 900 eurotik gorakoa. Beraz, 539.1 artikuluaren arabera, ez dira beharrezkoak prokuradorearen ordezkaritza eta legelariaren laguntza.

Bigarrena.-Prozedura Zibilari buruzko Legearen 816.2 artikuluak agintzen duenez, betearazpena abiarazteko autoa ematen denetik hasita, zorrak PZLaren beraren 576. artikuluan aurreikusitako interesa sortu behar du.

Xedapen zatia:

Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Navarra alderdi betearazlearen aldeko betearazpena abiarazten da, Juan Antonio Felipe Moreno jaunak, hots, betearazpenpeko alderdiak, seiehun eta berrogeita hemezortzi euro eta hogeita hamaika zentimo (658,31 euro) eta legezko interesak gehi bi puntu ordain diezazkion. Alderdi betearazlearen ordezkari Miguel González Oteiza prokuradore jauna aritu da.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke, epaitegi honi zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik aurrera bost eguneko epean. Gordailua egin behar da prozedura honi dagokion banku kontuan, azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoaren hamabosgarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz. Gordailua egin behar da prozedura honi dagokion banku kontuan, azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz.

Eta Juan Antonio Felipe Morenori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 25ean.-Idazkari judiziala, Teresa Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1001520