20. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 97/2009 falta-judizioa

Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegian, 2010eko urtarrilaren 28an.

Aditzera ematen da epaitegi honetan 97/2009 falta-judizioa bideratzen ari dela, lesioengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Esther Fernández Arjonilla andreak, Lizarrako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko magistratuak, auto hauek aztertu ditu, lesio-falta bat dela-eta. Auzian alderdi hauek izan dira: Fiskaltza, akzio publikoa ordezkatuz; Alejandro Rojas Puro, salatzaile gisa; Juan de Dios Arteaga Limpias, salatu gisa, eta Errioxako Osasun Zerbitzua, kaltedun gisa. Horien guztien inguruabar pertsonalak jarduketetan jasorik daude.

Epaitza:

Juan de Dios Arteaga Limpias absolbitu egiten dut leporatu zaion lesio-faltatik. Prozesuko kostuak ofizioz ordainduko dira.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta adierazi haren kontra apelazio-errekurtsoa jar dezaketela, jakinarazi eta bost eguneko epean. Horretarako epaitegi honetan idazki arrazoitua aurkeztu behar dute, Probintzia Auzitegiak ebatz dezan.

Beraz, nire epai honen bidez hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren ziurtapena jarduketei erantsiko zaie.

Eta Juan de Dios Arteaga Limpiasi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Lizarran, 2010eko urtarrilaren 28an.-Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1001531