20. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 98/2009 falta-judizioa

Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegian, 2010eko urtarrilaren 26an.

Aditzera ematen da 98/2009 falta-judizioan erabaki dela ondokoari zitazioa egitea: Ainhoa Txuriake Lázaro.

Zitazio zedula:

Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegi honetan bideratu diren autoetan erabakitakoari jarraikiz, honen bidez zitazioa egiten zaizu epaitegi honetan (San Martin plaza, 4, Lizarra) behean agertzen diren egunean eta orduan eginen den falta-judizioan agertzeko. Salatzaileak eta salatuak norberak aukeratutako legelaria eraman dezakete eta, orobat, erabili nahi dituzten frogabideak eta lekukoak.

Zitatua: Ainhoa Txuriake Lazaro. Helbidea: Antso VI.a Jakituna 2, 2. B, 31610 Atarrabia.

Halaber, zitazioa egiten zaizu eta ohartarazten, salatua edo salatzailea izanik agertu ezean edo agertzeko arrazoirik eman ezean, zuzenbidearen arabera dagokizun kaltea izanen duzula. Eta lekukoa izanez gero, Prozedura Kriminalari buruzko Legean horrelakoetarako ezartzen den isuna jartzen ahal zaizu.

Jakinaraz bekie salatuei, Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 970. artikuluan ezarritakoaren arabera, helbidea epaitegi honen eremutik kanpora duenak ez duela "judiziora agertu beharrik eta horren partez idazki bat igor diezaioke epaileari, bere burua defendatzeko egokitzat jotzen duena alegatuz eta abokatuari edo prokuradoreari ahalordea eman ekitaldi hartan nahi dituen alegazioak eta deskargu-frogabideak aurkez ditzan".

Aditzera ematen zaizu zedula hau epaitegi honetako idazkaritzan aurkeztu beharko duzula zitazioan bertan agertzen den egunean.

Judizioaren eguna eta ordua: 2010eko apirilaren 28an, 11:50ean. Izaera: salatua.

Eta jasota gera dadin eta Ainhoa Txuriake Lázaro andreari 2010eko apirilaren 28an 11:50ean eginen den 98/2009 falta-judizioan salatu gisa agertzeko zitazioa egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egiten dut.

Tafallan, 2010eko urtarrilaren 26an.-Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1001525