20. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Enkante publikoa. 778/2009 betearazpena

Carlos Javier Asin Basarte jaunak, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen du:

Talika, S.L.k sustaturik, epaitegi honetan 778/2009 betearazpena tramitatzen ari da Juan Manuel Azcona Maizen aurka. Prozesu horretan gaur emandako ebazpenaren bidez erabaki da enkante publikoan jartzea ondotik adieraziko diren ondasun higiezinak. Enkantea 2010eko martxoaren 12an eginen da, 10:00etan, epaitegi honetako Idazkaritzan.

Enkantean parte hartzeko baldintza orokorrak eta partikularrak azaltzen dituzten ediktuak ikusgai daude epaitegi honen iragarki oholean.

Enkantean jartzen diren ondasunak eta horien balioa:

-Lehen finka.

Hiri finka.-Bigarren zenbakikoa. Etxebizitza bat Vianan, Arasko errepideko 37ko lehen solairuan.

Ehun eta hogeita hamar metro karratuko azalera eraikia du. Bi bainugela, sukaldea, hiru logela eta egongela ditu. Mugak: aurrean, eraikinaren aurreko patioa; eskuinean, Milagros Salazar; ezkerrean, María - Luz Salazar; eta hondoan, Arenaleko erreka.

Ehuneko hirurogeita bosteko kuota du.

Katastroko 5. poligonoko 1.017. lurzatiaren parte da.

Inskripzioa.-Lizarrako 1. Jabetza Erregistroko 3.228. liburukia, 175. liburua, 108. orria, 13.151. finka, 7. inskripzioa.

Balorazioa enkanterako: 200.000 euro.

-Bigarren finka.

Hiri finka.-Garajetarako erabiltzen den merkataritzako lokala, Vianan, Arasko errepideko 37an, beheko solairuan.

Hamasei metro karratuko azalera du, eta eraikinaren aurrealde edo iparraldetik, hau da, patioko aldetik begiratuta, muga hauek ditu: aurrean, patioa; sartu eta eskuinean, Milagros Salazar; ezkerrean eta hondoan, finka nagusiaren gainerako zatia.

Higiezinaren balio osoan %3ko partaidetza-kuota du.

Katastroko 5. poligonoko 1.017. lurzatiaren parte da.

Inskripzioa.-Lizarrako 1. Jabetza Erregistroko 2.928. liburukia, 151. liburua, 114. orria, 13.766. finka, 5. inskripzioa.

Balorazioa enkanterako: 13.000 euro.

Lizarran, 2010eko urtarrilaren 25ean.-Idazkaria, Carlos Javier Asin Basarte.

Iragarkiaren kodea: J1001936