20. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

171/2010 EBAZPENA, urtarrilaren 25ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako teknikari izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Urtarrilaren 25eko 171/2010 Ebazpenaren bidez, bete gabe utzi da Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikitako goi mailako teknikari lanpostu huts bat, plantillan 33590 zenbakia duena, lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdia, ez baitu izangai bakar batek ere lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzko proba praktiko baztergarria gainditu.

Deialdia 2009ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 31n.

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 25ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1002072