20. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Jakinarazpen ediktua. 0000379/2009 erregutze-errekurtsoa

Aditzera ematen da sala honetan 0000379/2009 erregutze-errekurtsoa tramitatzen ari dela, Jartel Siglo XXI, S.L.k jarritakoa Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko 0000824/2008-00 demanda-prozeduraren barnean. Haritz Estanga Amundarainek, David Logroño Barrancok eta Álvaro Echarri Pérezek sustatu dute prozedura hori, diru kopuru batzuk erreklamatzeko, Nasertel Comunicaciones, S.L.ren, Obras Públicas y Comunicaciones de Navarra, S.A.ren, Emurtel, S.A.ren, Inger Electrotelecom, S.L.ren, Jartel Siglo XXI, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka. Erregutze-errekurtsoan, 2010eko urtarrilaren 25ean, xedapen zatian hauxe dioen epaia eman da:

"Baiesten dugu Jartel Siglo XXI, S.L. ordezkatzen duen legelariak jarritako erregutze-errekurtsoa, Nafarroako Lan arloko 1. Epaitegiak 824/08 prozeduran emandako epaiaren aurkakoa; auzialdiko epai hori partez ezeztatzen dugu, Jartel Siglo XXI, S.L.ren aurkako demanda osorik ezetsiz, eta auzialdiko epaian dauden beste erabakiei beren horretan eusten diegu. Haritz Estanga Amundarain jaunak, David Logroño Barranco jaunak eta Álvaro Echarri Pérez jaunak sustatu dute 824/08 prozedura, diru kopuru batzuk erreklamatzeko, Jartel Siglo XXI, S.L.ren, Emurtel, S.A.ren, Nasertel Comunicaciones, S.L.ren, Obras Públicas y Comunicaciones de Navarra, S.A.ren, Inger Electrotelecom, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta fiskaltzari, eta ohartarazi, doktrina bateratzeko kasazio-errekurtsoa jar daitekeela haren kontra, Auzitegi Goreneko Lan arloko Salari zuzendua, sala honen bitartez iragarrita, idatziz, epaia jakinarazi eta hamar egun balioduneko epean."

Eta Nasertel Comunicaciones, S.L.ri ebazpena jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten da, eta ohartarazten zaio eskura duela ebazpenaren kopia sala honetako idazkaritzan.

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 25ean.-Idazkari judiziala, Isabel Torres Guitián.

Iragarkiaren kodea: J1001521