20. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UXUE

2010eko ekitaldiko zerga-tasak

Uxueko Udalak, 2009ko abenduaren 24an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeak ezarritakoa betez, honako erabaki hauek hartu zituen:

1. 2010eko ekitaldirako zerga-tasa hauek ezartzea:

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,36.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,68.

-Obra lizentziak: %4,5.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga edo lizentzia fiskala: %1,40.

-Gainbalioa: denbora tarte guztietarako, %3,1. Karga-tasa: %15.

-Saltokiak, erromerietan: 30 euro modulu bakoitzeko.

-Ehorzketa tasa, bizilagunak ez direnentzat: 150 euro.

-Fotokopiak: 0,15 euro.

-Ziurtagiriak: euro 1.

-Faxa igortzea eta hartzea: euro 1.

-Lurzatien gaineko zedulak: euro 1.

2. Erabaki honek 2010eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bertzenaz,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Uxuen, 2009ko abenduaren 24an.-Alkatea, María Jesús Zoroza Ugalde.

Iragarkiaren kodea: L1001619