20. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

2010eko aurrekontu orokor eta bakarra.
Behin betiko onespena

San Adriango Udalak, 2009ko azaroaren 25eko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen San Adriango Udalaren 2010eko aurrekontu orokor eta bakarra.

Hasierako onespenaren erabakia 2009ko 156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ean, eta alegazio bakarra jaso da, 2010eko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran ezetsi zena. Hartan, 2010eko aurrekontu orokor eta bakarra onetsi zen orobat. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 270. artikuluan eta ondokoetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari dagokionez, xedatuari jarraikiz, bidezko da aurrekontuen laburpena kapituluka argitaratzea. Hona hemen:

a) San Adriango Udalaren 2010eko ekitaldiko aurrekontuaren barnean sartzen dira gastuak (osotara, 5.799.535,90 euro egiten baitute) eta diru-sarrerak (osotara, 6.346.375,71 euro egiten baitute). Kapituluka honela dago sailkatuta:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 1.591.759,09.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 350.000,00.

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 939.834,53.

4. kapitulua.-Transferentziak administrazio orokorretik toki entitatera: 2.221.999,57.

5. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 62.344,57.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak besterentzea: 0,00.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak eta bertzelako diru-sarrerak: 1.180.437,95.

8. kapitulua.-Finantza-aktiboak: 0,00.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 0,00.

Diru-sarrerak, guztira: 6.346.375,71.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen gastuak: 2.209.261,90.

2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 2.080.433,72.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 205.600,00.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 346.380,90.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 633.598,14.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: 0,00.

8. kapitulua.-Finantza-aktiboak: 0,00.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 324.261,24.

Gastuak, guztira: 5.799.535,90.

b) San Adriango Udalaren Musika Eskola erakunde autonomoaren aurrekontuaren barnean sartzen dira gastuak (osotara, 179.706,80 euro egiten baitute) eta diru-sarrerak (osotara, 179.706,80 euro egiten baitute). Kapituluka honela dago sailkatuta:

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 58.400,00.

4. kapitulua.-Transferentziak entitatearen administrazio orokorretik: 121.306,80.

Diru-sarrerak, guztira: 179.706,80.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen gastuak: 170.850,00.

2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 6.106,80.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 250,00.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 2.500,00.

Gastuak, guztira: 179.706,80.

San Adrianen, 2010eko urtarrilaren 28an.-Alkatea, Carlos Monasterio Muro.

Iragarkiaren kodea: L1001655