20. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

Karriken planoak. Onespena

Longidako Udalak, 2010eko urtarrilaren 14an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Ikusirik ibarreko herrietako karriken planoak, Tracasak eginak, aho batez erabaki da:

1. Onestea ondotik ematen diren herrietako karriken planoak, karriken eta atarien izenak eta etxeen izenak barne, atxikitako planoen arabera:

-Akotain.

-Aiantz.

-Erdotzain.

-Larrangotz.

-Liberri.

-Meotz.

-Mugeta.

-Olaberri.

-Oleta.

-Ulibeiti.

-Hiriberri Longida.

-Zuasti Longida.

-Zutza.

2. Hiriberri Longidan karrika berriaren izen ofiziala: Calle Nueva.

3. Tracasari eskatzea herri bakoitzeko zerrenda, korrelazioa ager dadin karriken izen zaharren eta atarien zenbakien eta onespen honen ondoriozko berrien artean.

4. Erabaki hau bidaltzea Tracasa enpresari eta Estatistikaren Institutu Nazionalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzaren iragarki oholean argitaratzea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.6 a) artikuluan ezarritako ondorioetarako.

6. Arestian aipatu diren planoak erabaki honi batu zaizkio, haren atal baitira.

Erabaki hau argitaratu da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.6 a) artikuluan eta aplikatzen ahal diren gainerako legeetan ezarritako ondorioetarako.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

1. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo horretako Salari zuzendua edo Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, administrazioarekiko auzietako jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1. artikuluak aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, paratzen ahalko da berraztertzeko errekurtsoa egintza ebatzi duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz.

2. Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Longidan, 2010eko urtarrilaren 28an.-Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L1001611