20. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

168/2010 EBAZPENA, urtarrilaren 25ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko haur hezitzaile izateko 6 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Urtarrilaren 25eko 168/2010 Ebazpenaren bidez, haur hezitzaileendako 6 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe utzi da, deialdian onartu zen izangai bakarrak uko egin baitio lanpostua aukeratzeari.

Deialdia 2009ko 66. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 29an.

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 25ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1002075