20. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

Hitzarmena Lizarrako jabetza erregistroarekin

Elizagorriko Udalak, 2009ko ekainaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen lankidetza hitzarmena egitea honako hauen artean hirilurren balio igoeraren gaineko zerga kudeatzeko, likidatzeko eta biltzeko: Elizagorriko Udala eta Lizarrako 1. jabetza erregistroko erregistratzaile titularra eta Nafarroako Foru Komunitateko oinordetza-emaitzen, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergen likidatzailea. Orobat erabaki zen alkateari ahalmena ematea hura sinatzkeo.

Hitzarmen hori 2010eko urtarrilaren 25ean sinatu zen.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 60. artikuluan xedatuarekin bat.

Elizagorrian, 2010eko urriaren 29an.-Alkate udalburua, Ignacio Mangado López.

Iragarkiaren kodea: L1001644