20. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 53. artikuluan eta Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 63. artikuluan xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Potasas de Subiza, S.A. Jarduera: Arrubiasko putzuko gatz depositua ustiatzea. Tokia: Espartzako 10. poligonoko 772. lurzatia eta Arlegiko 9. poligonoko 106. lurzatia. Herria: Espartza Galar eta Arlegi.

Galar Zendean, 2010eko otsailaren 4an.-Alkate udalburua, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L1002022