20. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Plan partzialeko aldaketa

Funesko Udaleko alkateak, 2009ko azaroaren 10ean emaniko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Soto de la Sardilla alderdiko plan partzialeko aldaketaren espedientea (hirigintzako arautegiko aldaketa puntual xehakatua, 3.1 lurzatian), hori guztia ekipamendu-hezkuntzako jarduera ezarri ahal izateko. Oscar Campo Castillo jauna da sustatzailea, "Alas de Peñalén, Halconeras de Sancho IV" ordezkatuz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoa betetzeko, jendaurrean egon da, eta epe horretan inork alegaziorik aurkeztu ez duenez gero, Udalak aipatu espedientea behin betiko onetsi du 2010eko urtarrilaren 22an egin osoko bilkuran.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Aldatutako araudia

Soto de la Sardillako plan partzialeko aldaketa
puntualeko aldaketa. 3.1. lurzatia. Funes

A.2. Aldaketa puntual xehakaturako proposamena.

A.2.1. 3.1. unitatearen erabilerak:

-Erabilera nagusia:

Munta txikiko industri instalazioak, edo eskulangitzakoak, bertako herritarren zerbitzuko lantegiak edo Funesko egoiliarrendako jarduera osagarrikoak, ibilgailuak konpontzeko lantegiak eta mota guztietako biltegiak, baita laborantzakoak direnak ere.

Ekipamendu-hezkuntzarakoa eta/edo Aisiarakoa.

-Erabilera baimengarriak edo onargarriak:

Nekazaritzako gaiak eraldatzeko industriak (barazki kontserbak, gai freskoak, izoztuak, aurrez prestatuak edo antzekoak biltegiratzea eta saltzea).

Gune zoologikoak: animaliak edukitzea, haztea eta zaintzea.

-Erabilera debekatuak:

Osasungaitzak edo arriskutsuak diren industriak.

A.2.2. Eraikigarritasunak:

Proposatzen da 3.1 unitatean eraikitzeko gutxieneko azalera aldatzea, baita haien nahitaezko lerrodakurak ere.

Gehieneko azalera izanen da Plan Partzialaren edukian zehazten dena.

Eraikitzeko nahitaezko lerrokadurak izanen dira bakar-bakarrik 3.1. unitatearen iparraldeko frontean.

Lurzati bakoitzaren eraikigarritasuna 1.062,5 m2 izanen da.

Egungo eraikigarritasuna-gutxieneko okupazioa %50 da; bestetik ere, Plan Partzialeko Antolamenduaren 1 zenbakiko planoan agertzen dena grafiatzat hartu behar da eta ez arau edo betebehar gisa.

Izurriteen Kontrol Zentrorako eta Natur Gelarako aurrerikusten den eraikigarritasuna-gutxieneko okupazioa 165 m2 izanen da eraikin nagusiarentzat, eta eraikin atxikientzat (gune estaliak eta irekiak) 125 x 2 m2. Aurreikusten dira 415 m2 okupatzekoak.

Proposatzen da gutxieneko eraikigarritasuna %35 izatea (375 m2 edo).

Erabaki horren aurka, eta aukeran, errekurtso hauetako bat jartzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, behar den epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aitzina; edo bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratzen denetik aitzina.

Funesen, 2010eko urtarrilaren 23an.-Alkate udalburua, Antonio Ulzurrun Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1001645